- Local public action
Aho batez onartu da Zarautz 2030 Plan Estrategikoa
Dokumentuak alderdi politiko guztien aho bateko babesa jaso zuen, eta horrek erakusten du plan estrategiko honen azken emaitzan adostasun zabala lortu dela.
Prozesuak urtebete baino gehixeago iraun du, eta funtsezko hiru premisa kontuan hartuta gauzatu da: objektibotasuna, parte-hartzea (herritarrak, Udaleko langileak eta alderdi politikoak) eta gardentasuna.
Azken batean, egindako lanak 5 ildo estrategiko, 22 programa eta 117 ekintza biltzen ditu. Bost ildo estrategikoak hauek dira:
- Etorkizuneko gizartea, berdintasunezkoa, solidarioa eta enpatikoa.
- Osasunaren ikuspegi integrala ongizatearen oinarri gisa.
- Zarautz udalerri orekatua eta jasangarria.
- Pertsona guztientzako jasangarritasunean eta enpleguan oinarritutako ekonomia.
- XXI. mendeko gobernantza-eredua.
Zarautz 2030 Plan Estrategikoa prozesu berezia bilakatu da, berrikuntza sozialekoa, erreferentziala eta hainbat erakundek goraipatua.
Zarauzko Udalak egindako urratsak bidea erraztu ahal izango die etorkizunean 17+1 Garapen Jasangarriko Helburuei lotutako plan estrategiko propioa egingo duten beste herri batzuei.
Zarautz 2030 Planak datozen urteetan jarraitu beharreko norabidea markatzen du, Udalak eta zarauztar gizarte osoak bete beharreko ibilbide orria da.
Source: Ihobe