Skip to main content
10 feb 2023
  • Corporate

Erakunde hornitzaileek oso positibotzat jo dute Ihoberen urteko aurreikuspena eta kontratazio-prozesuen gardentasuna

Erakunde hornitzaileek oso positibotzat jo dute Ihoberen urteko aurreikuspena eta kontratazio-prozesuen gardentasuna

Ehundik gora enpresak parte hartu dute gaur Bilbon egin den 2023ko Erakunde Hornitzaileen Foroan

Ihoberen 40. urteurrena dela eta, Alexander Boto Bastegieta zuzendari nagusiak nabarmendu ditu 1983an Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa sortu zenetik erakunde hornitzaileekin partekatutako zeregina, lana eta arrakastak.


Ihoberen zuzendaritza-taldea osatzen duten pertsonen esku-hartzeen bidez, ordezkatutako erakunde eta profesionalek sozietate publikoak ekitaldi honetarako dituen jardun-ildoak eta beharrak ezagutu dituzte, eta zalantzak azaldu dituzte Euskadiko ingurumen-aholkularitzaren kontratazioan eta egoeran izandako gorabeherei buruz. Enpresa eta profesional hornitzaileen gogobetetze-maila aztertzeko, Ihobek inkesta telematiko bat egin du behar estrategikoak zehazteko. Inkesta horretan, sozietate publikoaren kontratazio-prozesuei buruzko gaiak eta sektoreko enpresekin eta profesionalekin duen harremana biltzen dira.

Enpresek eta profesionalek 8,5eko notarekin kalifikatu dute Ihobe, arintasunaren eta gardentasunaren arloan, 10 punturen gainean

Atariko emaitzek adierazten dute erakunde hornitzaileek balorazio altua egin dutela Ihoberekin duten harremanari buruz. Horrela, enpresek agerian jartzen dute Ihobek kontratazio-prozesuetan duen gardentasuna eta inpartzialtasuna, 10 puntutik 8,5eko batez besteko puntuazioarekin. Izapidetze-bizkortasunaren atalean, Ihobek 7,36 puntuko batez besteko nota jaso du, kontratazio-prozesuan gaitutako komunikazio-bideei dagokienez lortutako balorazioarekin parekatzeko modukoa (7,95). Bestalde, erakunde hornitzaileek, ordena horretan, hobekuntzak eskatzen dituzte balorazio teknikoko irizpideen argitasunari dagokionez, prezioaren eta lan-orduaren arteko erlazioari dagokionez eta, oro har, lizitaziorako epe gisa ezartzen den marjina egokiari dagokionez.


Erakunde hornitzaileei zuzendutako inkestak eskuragarri jarraituko du datozen asteetan Ihoberen webgunean. Gainera, sozietate publikoak 2023 Foroaren bideo osoa argitaratuko du Youtubeko bere kanalean, ondorioak aurrez aurreko topaketa horretan parte hartu ezin izan zuten enpresa eta profesionalekin partekatzeko.

Ihoberen zuzendari nagusiak erakunde hornitzaileen balio estrategikoa azpimarratu du, 2023ko ekitaldirako planifikatutako proiektuetatik eratorritako ingurumen-helburuak lortzea ahalbidetuko baitute. Ihoberen jarduera, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren sozietate publikoa, proiektu estrategikoen ildoak gauzatzean zentratuko da:

  1. Ingurumen-legeria berria
  2. Jasangarritasunerako plangintza 2030
  3. Ekoberrikuntza
  4. Enplegua eta ekintzailetza berdea
  5. Ekintza klimatikoa
  6. Ekonomia zirkularra eta hazkunde jasangarria
  7. Lurzoruaren babes integrala
  8. Ekintza publiko jasangarria - Udalsarea 2030
  9. Jasangarritasunerako hezkuntza - Ekoetxea Sarea
  10. Arretaren fokua herritarrengan
  11. Aliantzak eta sareak
  12. Ihoberen kudeaketa aurreratua.

Source: Ihobe

You may also be interested in

27 mar 2026
  • Corporate
Ihobe drove 639 initiatives by local authorities and mobilised more than 2,200 businesses in 2025 to move the Basque Country's energy and climate transition forward
10 jan 2025
  • Corporate
  • Environmental communication
José Antonio Armolea: "Talking to the Administration makes it easier for companies to comply with environmental legislation"
30 sep 2024
  • Corporate
The report on Ihobe's activity during the first half of 2024 released
24 apr 2024
  • Corporate
Ihobe rounds off its 40th anniversary by consolidating its leadership in decarbonisation and environmental improvement in the Basque Country