Skip to main content
09 may 2022
  • Local public action

EBk Gasteiz hautatu du 2030erako adimendunak eta klimaren aldetik neutroak izango diren ehun hirien artean

EBk Gasteiz hautatu du 2030erako adimendunak eta klimaren aldetik neutroak izango diren ehun hirien artean
Europar Batasunak Gasteiz hautatu du “2030era begira adimendunak eta klimaren aldetik neutroak izango diren ehun hiri” xedean parte hartuko duten lehen ehun hirietako bat izateko. Guztira 377 hiriren artean aukeratua izan den Arabako hiriburua zerrenda hori osatzen duten Estatuko zazpi udalerrien taldean sartu da. Zerrenda horrek, Batasuneko kide diren 27 estatuetako ehun bat hirirekin eta herrialde elkartuetako beste 12 hirirekin batera, 2030erako kontinentearen deskarbonizazioa gidatzea izango du helburu.

Une honetatik aurrera, Gasteizek Klima-Hirien Kontratuak garatzeko konpromisoa hartu du. Kontratu horietan, klima-neutraltasunerako plan orokorra jasoko da sektore guztietan, energian, eraikinetan, hondakinen kudeaketan eta garraioan besteak beste, bai eta horrekin erlazionatutako inbertsio-planak ere. Prozesu horrek herritarrak, ikerketa-erakundeak eta sektore pribatua inplikatuko ditu. Xedearen Plataformak beharrezko laguntza teknikoa, arauzkoa eta finantzarioa emango die hiriei.

Guztira, Horizonte Europak 360 milioi euro inguru inbertituko ditu xede horri lotutako ikerketa- eta berrikuntza-ekintzetan.



Vitoria-Gasteizko hautagaitzari atxikipena

Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako sozietate publiko gisa, eta Udalsarea 2030ek Gasteizko hautagaitzari atxikipena erakusteko gutun bana igorri zuten, eta horiek lagungarri izan dira apirilaren 28an Gasteiz aukeratzeko orduan.

Hautagaitza bultzatzeko idazkian, Euskadi klima-aldaketarekin konprometitutako eskualdea dela defendatu zuten bi aldeek. Izan ere, Nazio Batuek bultzatutako “Klimarako Asmo Handiko Aliantza” izenekoa eratu duten mundu osoko 22 eskualdeetako bat da. Aliantza horretako kide izateak nazioartean aintzatesten du 2050. urterako edo lehenagorako karbono-neutraltasuna lortzeko eta Euskadi klima-aldaketaren ondorioetarako erresiliente bihurtzeko dugun konpromisoa. Gogorarazi behar da gaur egun Energia Trantsizio eta Klima Aldaketari buruzko Legea izapidetzen ari dela, eta energia-trantsizioarekin, arintzearekin eta egokitzearekin erlazionatutako betebeharrak arautzeaz gain, horrek arau-maila emango diola klima-neutraltasuna lortzeko helburuari.

Gasteiz Udalsarea 2030 izenekoaren, Euskadiko udalerri jasangarrien sarearen eta lurralde zein Europa mailako politika jasangarriak kontrastatzeko eta hedatzeko plataformaren, bazkide sortzaileetako bat da. Arabako hiriburuak garapen jasangarriaren aldeko konpromisoa eta klima-aldaketaren aurkako apustu sendoa erakutsi ditu, eta sarritan sareko gainerako kideentzat erreferente izan da, arlo horretan eta toki mailako beste esparru batzuetan duen egiten jakitea eta izandako esperientziak partekatzen baititu.

Source: Ihobe

You may also be interested in

07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction
17 oct 2024
  • Environmental communication
  • Local public action
More than a hundred activities will mobilise Basque citizens against climate change during ASTEKLIMA, the Basque Climate and Energy Week
26 sep 2024
  • Local public action
The Basque Government has presented twenty projects that position the Basque Country as a European benchmark in nature-based solutions