- Corporate
Ihobek foro bat antolatuko du 2022rako bere ibilbide-orriaren berri emateko erakunde hornitzaileei
Ihoberen (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako sozietate publikoa) Erakunde Hornitzaileen Foroa birtualki gauzatuko da datorren otsailaren 17an, 9:30ean. Edizio honetan, ezagutzera emango dira 2022rako Kudeaketa-planaren lan-ildoak, eta Ihobek zein Euskadiko agente soziekonomikoek dituzten ezagutza- eta laguntza-premia estrategikoak azpimarratuko dira.
Ekitaldian parte hartuko dute Alexander Boto Basteguieta Ihobeko zuzendari nagusiak eta sozietate publikoko arlo operatiboetako zuzendaritzek: Marimar Alonso, Klima-ekintzako zuzendaria; José María Fernández, Ekonomia Zirkularreko zuzendaria; eta Xabier González, Ingurumen-jasangarritasuneko zuzendaria. Horiez gain, Olga Martínek, Aclima, Basque Environment Clustereko zuzendari nagusiak, jardunaldian parte hartuko du ingurumen-aholkularitzako eskaintzaren egungo erronkak aztertzeko.
Horiek ekitaldi honetarako kontratazio-aurreikuspenak aurkeztuko dituzte, bai eta lan-ildoak ere, 2024 Plan Estrategikoan zein 2022rako Kudeaketa-plan berrian definituak; horien bidez, Ihobek bere intereseko taldeak bultzatuko ditu. Gainera, foroan enpresa parte-hartzaileek sozietate publiko honi planteatu nahi dizkioten eskaerak jasoko dira.
Topaketa, bi orduko iraupena izango duena, Euskal Autonomia Erkidegoko aholkularitza enpresei zuzentzen zaie nagusiki.
Ihoberen Erakunde Hornitzaileen 2022ko Foroa
- Data: Osteguna, 2022ko otsailaren 17a
- Tokia: Zoom (birtuala)
- Ordua: 9:30ean
Source: Ihobe