- Ecodesign
- Circular economy
- Corporate
700 pertsonak baino gehiagok beteko dute Basque Ecodesign Meeting 2020, Bilbon
Otsailaren 26tik 28ra, Euskaldunako aretoek goi mailako hizlari nazional eta nazioartekoak hartuko dituzte, hala nola Elisa Tonda, NBE Ingurumeneko Kontsumo eta Ekoizpen Jasangarriaren Ataleko arduraduna, edo Janez Potocnik, Nazio Batuen Nazioarteko Baliabideen taldeko presidentekidea eta Europar Batasuneko Zientzia eta Ikerketa (2004-09) eta Ingurumen (2010-14) Komisario ohia -bideoaren bitartez parte hartuko du-.
Hizlari ospetsuenetako bat Nicola Cerantola izango da, industria-ingeniari, irakasle eta aholkularia, konpainien ekonomia zirkularrerako trantsizioa sostengatzen duena. Beraren hitzaldiak gazteak interpelatuko ditu zuenean; izan ere, berauek izango dira BEM 2020ren azken jardunaldiaren protagonistak, otsailaren 28an, eraldaketa zirkularraren agenteen bilaketan, ekoizpen-ereduaren aldaketa lortzea xedetzat hartuta.
Hizlarien taldea beste profil batzuez osatzen da; horien artean, aipatzekoa da Marc Vidal idazle eta analista, iraultza digitala eta 4.0 industriaren etorkizuna izango baititu aztergai. Eta, otsailaren 27an, osteguna, Carmen Gómez-Acebo Coca-Cola European Partners Iberiako Jasangarritasun Zuzendariak Aurrera egiten dugu estrategia aurkeztuko du, hau da, konpainiaren jasangarritasun-estrategia Mendebaldeko Europako 13 herrialdetarako, beraren bidez erakusten baita nola txertatu daitezkeen jasangarritasun irizpideak enpresen negozio-lerroetan.
Guztira, ekonomia zirkularraren eta ekodiseinuaren alorreko hogeita hamar aditu inguruk arlo horrek hurrengo urteetan izango dituen erronkak aurkeztuko dituzte, eta, horrekin batera, jarduera-sektore bakoitzaren jardunbide egokiak erakutsiko dituzte, hazkunde-hamarkada berri bati heltzeko produktu eta zerbitzuen alorrean, ekodiseinuaren eta ekonomia zirkularraren nazioarteko ziurtagiriak oinarritzat hartuta.
Jorratu beharreko gaien artean, prozesu industrialetan eragina duten arau-aldaketetan ere sakonduko da. Zehazki, Ekodiseinuaren Zuzentarau berriak eta iragan urrian onartutako neurriek zuzeneko inpaktua izango dute klima-larrialdiaren aurrean; izan ere, horien bidez 46 milioi tona CO2 baliokide murriztuko dira, eta Europako familia bakoitzak 150 euro aurreztuko ditu urtean. Aurreikuspen horiek gainditu ere egin daitezke, produktuen balio-bizitzari eta berrerabilpenari buruz bultzatzen ari diren araudiei esker.
Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailak Ekonomia Zirkularraren 2030rako estrategia aurkeztu berri du, ekonomia zirkularraren bultzada lortzeko xedez eta, horren bitartez, materialen berrerabilpena handitzeko bai industriaren alorrean eta bai etxebizitzen alorrean.
Euskadik gidatzen du produktu eta zerbitzu ekodiseinatuen ekoizpena; izan ere, Espainian ziurtatutako erdiak baino gehiago -% 54- euskal enpresei dagozkie. Hala eta guztiz ere, oraindik era bada hobetzeko tartea. EBren metodologiaren arabera orain dela gutxi egindako azterlan batek ondorioztatzen duenez, ekonomia zirkularra euskal industrian gehiago txertatzen bada, horrek % 6 murriztuko luke lehengaien kontsumoa, eta aurrezpen ekonomikoa 2.000 milioi eurokoa izango litzateke.
Informazio gehiago:
https://www.basqueecodesignmeeting2020.eus
Hedabideen akreditazioa: https://www.basqueecodesignmeeting2020.eus/es/prensa/
Source: Ihobe