Skip to main content
26 jun 2023
  • Local public action

Kontratazio publikoan ingurumen-irizpideak sartzean egin ohi diren okerrak

Kontratazio publikoan ingurumen-irizpideak sartzean egin ohi diren okerrak

Jardunaldi telematiko baten barruan, Ihobek kontratazio-pleguetan ingurumen-irizpideak sartzerakoan ohikoenak diren zenbait oker azaldu zituen, lizitazioan zailtasunak saihesteko eta eskaintzak aurkeztea eta ebaluatzea errazteko nola zuzendu daitezkeen azalduz. Hirurogeita hamar pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte jardunaldian, eta oso pozik agertu ziren jasotako informazio baliotsuarekin.


Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legeak jasotzen du non eta nola sartu ingurumen-irizpideak erosketa eta kontratazio publikoetan, baina okerrak gertatzen dira kontratazio-pleguetan ingurumen-klausulen definizioan, eta horrek prozesuan zehar arazoak sortzen dizkie bai enpresa lizitatzaileei bai kontratu-organoei lizitazioaren.


Ihobetik oker ohikoenak errepasatu ziren: ingurumen-irizpideak definizio espezifikorik gabe sartzea, “edo baliokidea” ez jartzea legeak hala eskatzen duenean, produktu bat ekoetiketa jakin batekin ziurtatuta egotea eskatzea, ondoren PCAPn jasotzen ez diren balorazio-irizpideak iradokitzea, nola baloratuko diren argi eta garbi definitu gabe balioetsi daitezkeen ingurumen-irizpideak sartzea, formula bidez balora daitezkeen irizpideak balio-judizioaren bidez balora daitezkeenekin nahastea, lizitatzaileak ingurumen-kudeaketako sistema bat izan dezala baloratzea, ingurumen-kudeaketako sistema ziurtatua izatea eskatzea kaudimen-irizpide gisa, edo zehaztapen teknikoak egikaritze-baldintza gisa sartzea.


Jardunaldian Euskadiko kontratazio arloko teknikarien iritziak eta ekarpenak jaso ziren, baina jardunaldiarekin online bat egin zuten Tenerifeko, Bartzelonako eta Viladecanseko pertsonek ere hartu zuten parte.






Source: Ihobe

You may also be interested in

07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction
17 oct 2024
  • Environmental communication
  • Local public action
More than a hundred activities will mobilise Basque citizens against climate change during ASTEKLIMA, the Basque Climate and Energy Week
26 sep 2024
  • Local public action
The Basque Government has presented twenty projects that position the Basque Country as a European benchmark in nature-based solutions