- Ecodesign
Ekoetxeak aurten ere bat egin du "Planetaren Ordua" ekimenarekin
Urtero, 190 herrialdek eta lurraldek baino gehiagok aktiboki parte hartzen dute ekimen honetan, milioika pertsona, komunitate, enpresa eta gobernuk ordubetez argiak itzaliz, ingurumenarekiko kontzientzia eta konpromisoa pizteko.
Ekoetxea Ingurumen Zentroen Sareak bat egingo du aurten ere ekimenarekin, eta datorren larunbatean, martxoak 23, 20:30etik 21:30era, bere eraikin guztietako argiak itzaliko ditu: Ekoetxea Urdaibai eta Ekoetxea Meatzaldea, Bizkaian; eta Ekoetxea Txingudi eta Ekoetxea Azpeitia, Gipuzkoan.
"Planetaren Ordua" WWF (Naturarentzako Mundu Funtsa) Elkarteak sortu eta antolatutako mundu-mailako ekitaldia da. Sidneyn (Australia) hasi zen eta planeta osora hedatu da, mundu-mailan ingurumen-mugimendu handienetako bat bihurtuz. Horrelako ekimenak abian jartzeak ingurumen-erronkak gehiago zabaltzen laguntzen du, baita herritarrek eurei zuzenean eragiten dieten gaietan parte-hartze aktiboa izan dezaten ere.
Ekoetxea - Euskadiko Ingurumen Hezkuntzako Zentroen Sarea, Eusko Jaurlaritzaren Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak kudeatzen du.
Source: Ihobe