Skip to main content
14 dec 2022
  • Local public action
  • Climate change

Evek eta Ihobek tokiko erakundeei laguntzeko plan berria aurkeztu dute Gasteizen, klimaren eta energiaren helburuei heltzeko

Evek eta Ihobek tokiko erakundeei laguntzeko plan berria aurkeztu dute Gasteizen, klimaren eta energiaren helburuei heltzeko
Ihobeko Ingurumen Jasangarritasuneko zuzendari Xabier González Vegas, bi erakundeetako teknikariekin batera, Gasteizko alkate eta Arabako Lautadako eta Añanako alkate zein kuadrillekin bildu da, baita zinegotziekin eta teknikariekin ere, “Erreminta-Gida” aurkezteko. Honek tokiko erakundeek energiaren, klima-aldaketaren eta jasangarritasunaren arloan ekimen berriak garatzeko izan ditzaketen laguntza-tresnak jasotzen ditus. Bileran Gasteizko Udaleko alkateorde eta Lurralde eta Klimaren aldeko Ekintzako zinegotzi Ana Oregik parte hartu du baita ere.

Nabarmentzekoa da Lanbiderekin eta Novia Salcedo Fundazioarekin egindako akordio bati esker udaletan eta tokiko mankomunitateetan teknikariak kontratatzeko laguntza

Bilera horretan, Xabier González Vegas Ihobeko Ingurumen Jasangarritasuneko zuzendariak azpimarratu du tokiko eragileek zeregin garrantzitsua izan dezaketela krisi klimatikoari eta energetikoari aurre egiteko palanka gisa, eta udal-ordezkariei, eskualdekoei eta teknikariei ekimen garrantzitsu baten berri eman die, toki-administrazioetan teknikariak hautatzeko eta kontratatzeko aukera emango duena. “Lanbiderekin eta Novia Salcedo Fundazioarekin akordio baten bidez toki-administrazioetan teknikariak aukeratu eta kontratatzeko plan bat egin dugu. Klima aldaketa eta trantsizio energetikorako 30 teknikariren kontratazioa bultzatuko dugu urtebetez”, iragarri du.

Langile horien baturari esker, toki-administrazioek errazago ekin ahal izango diete klima- eta energia-planei, bai eta “Erreminta-Gida” dokumentuan aurrezteko eta berriztagarriak ezartzeko jasotzen diren neurriak hedatzeari ere. Energiaren Euskal Erakundeak eta Ihobek egindako gida hau Euskadin energia aurrezteko Kontingentzia Planari erantzuten saiatzen da, eta klima-aldaketa arintzeko eta klima-aldaketara egokitzeko helburuak betetzen aurrera egitea ahalbidetuko du, Eusko Jaurlaritzak 2019ko uztailean larrialdi klimatikoa deklaratu ondoren.

Bestalde, ekitaldian zehar bertaratuek bat egin dute "19a nonahi dago, seinale bat ote?" kanpainarekin, berogailuen gehieneko tenperatura 19ºC-ra mugatuz energia aurreztu nahi duen kanpainarekin, alegia.


EEE eta IHOBE Euskadiko udalei, mankomunitateei, koadrilei, garapen-agentziei eta landa-garapeneko elkarteei egiten ari diren hamaika aurkezpenetako bat izan da gaurkoa, erakunde horiek, Udalsarea 2030en bidez, Udalerri Jasangarrien Euskal Sareak jaso ditzaketen laguntzen berri zuzenean emateko.
 

Source: Ihobe

You may also be interested in

21 apr 2026
  • Climate change
The Basque Country is hosting the European meeting of LIFE projects on climate action
15 dec 2025
  • Climate change
Spending on the Energy Transition and Climate within the Budget of the Basque Country is on an upward trend
21 nov 2025
  • Climate change
  • Adaptation
The Basque Country’s work on climate change adaptation will be featured in a new BBC series to be unveiled today at COP30 Brazil
10 nov 2025
  • Climate change
The COP30 climate summit kicks off in Brazil, seeking more funding and action from states