- Local public action
Europako Hondakinen Prebentzioaren Asterako ekintzen eta proiektuen aurkezpena zabalik
Europako Hondakinen Prebentzioaren Asteak inpaktu-ekintzak biltzen ditu, hondakinen sorrera murrizteko eta hondakinen prebentziorako, berrerabilpenerako edo birziklapenerako hezkuntza eta komunikazioa sustatzeko. Edizio honetan, ontzietan jartzen da arreta, eta antolakuntzatik Ez Zaitzatela Ontziratu erronka botatzen digute, horrela, egunero erabiltzen dugun ontzi kopurua murrizteko.
Hondakinen sorrera murrizteko eta hondakinak prebenitzearen, berrerabiltzearen edo birziklatzearen garrantziaz sentsibilizatzeko ekintzak eta proiektuak aurkeztuz har daiteke parte.
Ekintza nabarmenenak Europan aintzatetsiko dira.
Informazioa eta izen emateak hemen:
ewwr@ihobe.eus
Telefono-zenbakia: 635 73 70 04
https://ewwr.eu/
https://www.ihobe.eus/inicio
Source: Ihobe