- Local public action
Eskualdeko erakundeak Udalsarea 2030en 2025 Plan Estrategiko berrian interes komuneko gaiak jorratzeko bildu dira
Tokiko Agenda 2030 sustatzea eta Udalsarea 2030 Agenda 2030en euskal ekosisteman lekutzea helburu estrategikoaren jarduketa-ildoetako bat Sarean kide guztien parte-hartze eta inplikazio handiagoa sustatzea da, Eskualdeko erakundeek udalerri gehiagotara iristeko eta sektore pribatura hurbiltzeko duten ahalmen eragilea indartzea ekintzaren bitartez. Horregatik, eskualdeko erakundeen arteko topaketa jarri da abian, eskaera partekatuak identifikatzeko eta lurralde-topaketetan jorratu beharreko alderdiak lehenesteko.
Modu telematikoan egindako topaketan, 2021ean zehar gauzatutako gobernantza-esparru berriaren eta sarearen plan estrategikoaren barruko partaidetza-prozesuetan bildutako gaiak jorratu ziren. Jasotako eskarien artean, eskualdeko erakundeen aldetik hauek nabarmentzen dira: eskualdeko erakundeen lantaldeari berriro ekitea, on-line lana, ekintzak eta proiektuak gehiago partekatzea eta administrazioen arteko koordinazioa.
Intereseko gaiei dagokienez, hauek nabarmentzen dira: Klima eta Energia; Ekonomia zirkularra eta lehiakortasuna; Hondakinak; Ura; Biodibertsitatea eta Soluzio Naturalak; Jasangarritasunerako hezkuntza; Mugikortasun jasangarria; eta Osasuna eta ingurumena.
Bilerak eskualdeko erakundeek sarea udalerri txikietara hurbiltzeko duten zereginari eta Udalsarea 2030en 2025. Plan estrategikoan jasotako hainbat esparrutan udalen eta enpresa pribatuen artean loturak ezartzeko duten gaitasunari eman zion garrantzia. Horrela, planaren 2. helburu estrategikoak Tokiko ekintza jasangarria sustatzea bilatzen du, Sektore ibilbideen bitartez tokiko ekintza udalaz gaindiko politikekin eta araudiarekin lerrokatuz. Lan horretan, eskualdeko erakundeek Klimaren eta energiaren erronkaren aurrean eta lotutako araudia betetzeari dagokionez toki-erakundeak mobilizatzeko zeregin garrantzitsua dute. Horien lana funtsezkoa da, halaber, Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen 2030erako Programa gauzatzeko, edo sarearen jardueran eta toki-eremuan lurzoruaren babesaren presentzia indartzeko, Euskadiko Lurzorua Babesteko 2030erako Estrategiarekin bat etorriz.
Sareak hurrengo urratsak errepasatu ondoren, bertaratutako erakundeek zein proiektutan parte hartzen duten eta Udalsarea 2030en hedapenean aurrera egiteko eta parte hartzeko interesa duten lan-ildoak ezagutarazi zituzten. Aipatutako ekimenen artean hauek nabarmentzen dira: energia-trantsiziorako proiektuak, ikuspegi integral baten ezarpena egokitzapenaren aldagaia gehituta, eta ekonomia zirkularreko eta hiri-berroneratzeko proiektuak.
Orain arte, hauek dira atxikitako eskualde mailako erakundeak: Arabako Mendialdeko Kuadrilla, Arabako Lautadako Kuadrilla eta Aiarako Kuadrilla, Araban; Bizkaian, Enkarterrietako Mankomunitatea, Lea Artibai Fundazioa, Arratiako Mankomunitatea, Durangoko Merinaldeko Mankomunitatea, Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitatea, Uribe Kostako Mankomunitatea eta ADR Enkarterrialde; eta Gipuzkoan, Debabarrenako Mankomunitatea, Bidasoa Activa-Bidasoa Bizirik, UGGASA, Oarsoaldea, S.A., Goieki eta Urola Kostako Udal Elkartea. Eskualde mailako erakundeak eskubide osoko kideak dira akordio berrian.
Source: Ihobe