Skip to main content
12 may 2022

Ihobek parte hartzen du EUROPARC Europaren klima-aldaketaren eta eremu babestuen arloko nazioarteko adituen taldean

Ihobek parte hartzen du EUROPARC Europaren klima-aldaketaren eta eremu babestuen arloko nazioarteko adituen taldean
europarc_EUSMaiatzaren 10 eta 11n Ligurian (Italia) eginda, bigarren bilera honek ahalbidetu du Europako Batzordera zuzendutako txosten baten edukia adostea; txosten horretan, naturaren kontserbazioa eta klima-ekintza Europa mailan modu eraginkorrean integratzeko gainditu behar diren erronkak eta arazoak eta bete behar diren hutsuneak zehazten dira. Halaber, biodibertsitatearen egokitzapena sustatzeko xedez LIFE Naturadapt proiektuaren baitan prestatu diren materialak kontrastatu ziren -Frantziako eremu babestuetako kudeatzaileei zuzendutako materialak-.

Klima-aldaketaren arloko taldeak, gainera, egokitzapenari eta eremu babestuei buruzko bi konferentziaren antolaketa ere jorratu zuen, Europarc-Europaren hurrengo topaketaren edukiak definituz. Topaketa urriaren 4tik 7ra bitartean izango da, Frantziako Argelès-sur-Mer herrian.

Gainera, adituen taldeak ezagutu ahal izan zituen, bertatik bertara, Portofinoko itsas eremu babestuan bultzatzen ari den klima-inpaktuen monitorizatze-sistema eta klima-aldaketara egokitzeko proiektuak.

Ainhize Butrón, Ihobeko Klima-ekintzaren arloko teknikaria, EUROPARC Europa federazioak eta Frantziako Réserves Naturellesek koordinatzen duten nazioarteko foro horretan parte hartu duten adituetako bat izan da. Portofinoko Itsas Eremu Babestuaren erakundea anfitrioi gisa arituz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren adituak lantalde baten zereginetan parte hartu zuen, besteak beste erakunde hauetako adituekin: Austriako Baso Federalak, Eskoziako NatureScot, Finlandiako Parks & Wildlife, Herbeheretako Puur Water & Natuur eta bere egoitza Errumanian duen Danubioko Deltaren Biosfera Erreserbaren Agintaritza.


EUROPARC Europa


EUROPARC Federazioa Europako ondare natural eta kulturalerako sarea da, eta Europako Eremu Babestuen kudeaketa hobetzeko lan egiten du, nazioarteko lankidetzaz, ideia eta esperientzien trukeaz eta politiken gaineko eragimenaz baliatuz.

Europako eremu babestuak ordezkatzen dituen erakunde gisa, EUROPARC eremu natural eta paisaia-eremu guztietako ahots kolektiboa da. Bere aldizkako bilerez gain, foro honen zereginaren ardatzak Europako naturaren kontserbazioa eta biodibertsitatearen garapen jasangarria dira, paisaiari buruzko ikuspegi holistikoak bere kudeaketan sustatuz.

Source: Ihobe

You may also be interested in

29 apr 2026
  • Citizen action
MATER and Alava Provincial Council, finalists in the European Week for Waste Reduction European Awards 2025
21 apr 2026
  • Climate change
The Basque Country is hosting the European meeting of LIFE projects on climate action
16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
10 apr 2026
  • Citizen action
The Basque Country involved in preparing a European catalogue for more ambitious youth participation with real impact