- Ecodesign
- Ecoinnovation
Nola erabili ingurumen-ziurtapenak lizitazio publikoetan
Erosketa eta lizitazioetan ingurumen-irizpideak sartu nahi direnean tresnarik erabilgarrienetako bat ingurumen-ziurtapenak dira. Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legeak aitortzen du ziurtagiri horien erabilgarritasuna. Lege horrek esplizituki jasotzen ditu ingurumen-ziurtapenak, bi aldaeratan: ekoetiketak eta ingurumen-kudeaketako sistemak.
Kontratazio publikoan ekoetiketen eta ingurumen-kudeaketako sistemen erabilera argitze aldera, euskal sektore publikoak tresna horiek modu seguruan erabili ahal izan ditzan, Ihobe sozietate publikoak "Ingurumen-ziurtapenak erosketa eta kontratazio publikoan erabiltzeko gida praktikoa argitaratu du. Bertan, ekoetiketen eta ingurumen-kudeaketako sistemen erabilera argitzen duten gomendioak, aholkuak eta adibide-sorta zabala eskaintzen ditu. Gida ikusizko eduki erakargarriarekin garatu da eta hainbat fitxarekin amaitzen da, tresna horiek erabiltzean ohikoenak diren akatsak saihesteko.
Ekoetiketak
Ekoetiketak kontratatu beharreko produktuek, prozesuek edo prozedurek behar dituzten ingurumen-baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentu, ziurtapen edo egiaztagiriak dira. Erosketa berdea errazagoa egiten dute, zehaztapen teknikoak, esleipen-irizpideak edo ingurumen-izaerako gauzatze-baldintzak zehazten laguntzen digutelako.Elementu hauek osatzen dituzte: estandarra, produktuek bete beharreko irizpide espezifikoen zerrenda (birziklatutako materiaren ehunekoa, substantzia kaltegarri jakin batzuk ez erabiltzea edo gehieneko energia-kontsumoa, adibidez) eta/edo ingurumen-inpaktuak kalkulatzeko metodoa; ziurtapena, hau da, produktuek ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen ziurtagiria duen ebaluazioa eta egiaztapena; eta produktuari, enbalajeari edo fitxa teknikoari dagokienez estandarra betetzen dela erakusten duen etiketa edo logotipoa.
Estandarra ingurumen-ezaugarriak definitzeko erabiltzen da, eta ziurtapena edo etiketa, betetzen direla egiaztatzeko.
Lizitazio publikoetan erabiltzeari dagokionez: gomendatzen da preskripzio teknikoak definitzeko erabiltzea, hau da, nahitaezko betekizunak, baldin eta merkatuaren erantzuteko gaitasuna ezagutzen bada lizitatzaileek bete ahal izatea edo, administrazioaren erosketa-ahalmena dela eta, merkatua trakzionatzeko gaitasuna badago eta horrek eskakizunari erantzun ahal badio.Aitzitik, esleipen-irizpide gisa sartzea gomendatzen da, hau da, irizpide baloragarri gisa, merkatuak eskariari erantzuteko duen gaitasuna ezagutzen ez denean edo horren gainean trakziorik ezin denean egin. Irizpide baloragarri gisa sartzean, eskaintzarik gabe geratzeko arriskua saihesten da, edo derrigorrez baztertu beharra irizpidea ez betetzeagatik, hura nahitaezkoa bada.
Gauzatzeko baldintza berezietan erabilera ez da hain ohikoa; izan ere, kasu gehienetan ekoetiketak nahi den obraren, zerbitzuaren edo horniduraren ezaugarriak definitzeko erabiltzen dira eta, beraz, nahitaezko (zehaztapenak) edo borondatezko (esleipen-irizpideak) funtsezko baldintza teknikoak dira, eta ez baldintza gehigarriak.
Beti onartu behar dira beste etiketa edo egiaztagiri batzuk, baldin eta enpresa lizitatzaileak agirian eskatutakoarekiko baliokidetasuna frogatzen badu.
Tipologia
Ekoetiketa asko daude merkatuan, eta guztiak ez dira baliokideak, eta ez digute ingurumen-informazio mota bera ematen. Alde handiak daude batzuen eta besteen artean: Nahitaezkoa edo borondatezkoa izateagatik,
Eskakizun motaren eta horiek definitzeko moduaren arabera,
Eskaeren irismena eta eskakizun-mailaren ondorioz.
Egiaztatzea zirtatzeko eragatik.
Kontratazio publikoan erabilerrazenak ekoetiketa arauemaileak dira, derrigorrezkoak baitira eta EBk edo estatuko arauek arautzen baitituzte. Ohikoenak arrisku-piktogramak, eraginkortasun energetikoarenak ("Etiketa energetikoa behar duten produktuak") eta turismo eta furgoneten kontsumo eta CO2 emisioenak dira.
Eta borondatezko ekoetiketak, ziurtapena lortu ahal izateko irizpide eta atalase espezifikoak definitzen dituztenak. Ingurumenaren aldetik errespetuzkoenak diren produktuak identifikatzen dituzte, gehiegizko ezagutza teknikoa eduki beharrik gabe. Hemen ISO 14024 nazioarteko arauaren araberako I. Motako ekoetiketak nabarmentzen dira, hala nola EBko Etiketa Ekologikoa, Aingeru Urdina, Zisne Nordikoa edo ekipo elektronikoetarako TCO Development.
Badira beste ziurtapen batzuk, horiek ere "ingurumen-lidergoari" buruzkoak, I. semitipoko ekoetiketa izenekoak; ekoetiketa horiek sektore espezifikoetan, produktuaren bizi-zikloaren fase baten inpaktuetan eta/edo inpaktu nagusi baten oinarritzen dira, besteak beste energia-kontsumoan edo ur-kontsumoan. Gure merkatuan ohikoenak elikadura-sektoreei dagozkie: EBko orri berdea edo Eusko Labela bezalakoak, zura, FSC eta PEFC, ehunak, adibidez Claim Standard, ekipo informatikoak, Energy Star, eta eraikuntza, BREEAM, esaterako.
Ekoetiketak betekizun teknikoak, esleipen-irizpideak edo gauzatze-baldintzak ziurtatzen ditu. Eta IKSek kaudimen teknikoa edo profesionala ziurtatzen dute.
Azkenik, beste ekoetiketa mota batzuk kontratu-preskripzio jakin batzuk betetzen direla egiaztatzera mugatzen dira: ingurumen-autoadierazpenak (enpresek informazio gisa eginak eta euren zigilu edo logotipo propioak edukitzen ohi dituztenak) ISO 14021 kalitate-arauaren arabera, eta produktuaren ingurumen-adierazpenak (horien siglak ingelesez DAP edo EPD dira), produktu baten eragin kuantitatiboak modu estandarizatuan aurkezten dituztenak, ISO 14025 arauaren eta eraikuntzako produktu eta zerbitzuetarako EN 15804 arau europarraren arabera. Horien artean, besteak beste, nazioarteko EPD ® System, Aenor-en GlobalEPD edo DAPconstrucción programa daude.Ingurumen-Kudeaketako Sistemak (IKS)
Beste ziurtapen-multzo handia Ingurumen-Kudeaketako Sistemak (IKS) dira. Horiek enpresaren gaitasun teknikoa edo profesionala egiaztatzeko eska daitezke, obra- eta zerbitzu-kontratu mota guztietan, hornidura-kontratuetan izan ezik.IKSak ez dira entitateak fabrikatu ditzakeen produktuetan zentratzen, burutzen dituen eragiketetan baizik. Erakundeak bere jardueraren inpaktuak ebaluatu dituela, hobetzeko helburuak eta horiek murrizteko neurriak zehaztu dituela eta definitutako prozeduren inplementazioa ziurtatzeko eta emaitzak monitorizatzeko jarraipen-mekanismoak dituela frogatzeko balio dute.
IKS ziurtapen-eskema nagusiak EMAS (Batasunaren Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sistema) eta ISO 14001 (Ingurumenaren Kudeaketarako Nazioarteko Sistema) dira. Ekoetiketekin gertatzen den bezala, eskatutako sistemaren baliokidea den bestelako dokumentazio egokia onartu beharko da. Eta hemen I. motako ekoetiketen erabilerak balioko luke, gero eta zerbitzu gehiago ziurtatzen dituztenak, hala nola barrualdeen garbiketa, inprenta, ostatu turistikoak edo tailerrak.
Source: Ihobe
