27
sep
2021
- Environmental planning
Ihobek eguneratu egin du erakundeen karbono aztarnaren kalkulagailua
Karbono-aztarnaren kalkulagailuak aukera ematen die erakundeei berotegi-efektuko gasen emisioak kontatzeko, bat etorriz UNE-EN ISO 14064:2012 nazioarteko arauarekin. Erakundeei laguntze aldera, kalkulagailuarekin batera, karbono-aztarna nola kalkulatu azaltzen duen eskuliburu bat eta tutorial bat argitaratu dira (albiste honen amaieran aurkituko dituzu).
UNE-EN ISO 14064 arauaren azken bertsioaren ondorioz 2019aren amaieran argitaratu zen, zenbait aldaketa egin behar izan dira berotegi-efektuko gasen emisioak kategorizatzeko moduan. Aldaketa horiek agerian uzten dute erantzukizun handiagoa eman behar zaiela enpresei, gauzatzen duten jarduerak inpaktu handia duelako berotze globalari dagokionez.
Arauaren bertsio berrira egokitzeko, hiru urteko epea dago, eguneraketa argitaratzen den unetik zenbatzen hasita; hau da, 2021eko abendura arte, aurreko araua oinarri hartuta kalkulatu ahalko da erakundearen karbono-aztarna. Hori horrela, Ihobe informazio-dokumentu bat prestatzen ari da, eta bertan bilduko ditu arau berriaren aldaketa nagusiak eta enpresekin lotutako alderdiak.
Berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko lehen urratsak neurtzea izan behar du. Hori dela eta, erakunde baten karbono-aztarna kalkulatzea hartzen da emisioak gutxitzeko abiapuntutzat.
Karbono-aztarna neurtu ondoren, erakundeak BEG emisioak gutxitzeko prozesuarekin jarrai dezake: lehenik eta behin, identifikatu behar du zer eremutan jardun dezakeen ahalmen handiagoz; gero, berriz, atxikitako emisioak murrizteko ekintzak ezarri behar ditu.
Gainera, bere emisioak konpentsatu ditzake, «karbono aldetik neutroa den» erakunde bihurtuta, dela ekarpen ekonomiko boluntario bat eginda xurgapena lortzen duten proiektuei, dela CO2 kantitate baliokidea murriztuta.
Karbono-aztarnaren kalkulagailu eguneratuaren bidez, beraz, erakundeek bildutako informazioa sartu ahalko dute Espainiako Gobernuaren Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Karbono-aztarnaren, konpentsazioaren eta karbono dioxidoa xurgatzeko proiektuen erregistroan.

Neurtu, murriztu eta konpentsatu

Source: Ihobe