Skip to main content
30 nov 2022
  • Local public action
  • Climate change

Toki-erakundeei klima eta energiaren helburuei heltzen laguntzeko plan berria aurkeztu da Tolosan

Toki-erakundeei klima eta energiaren helburuei heltzen laguntzeko plan berria aurkeztu da Tolosan

Parte-hartzaileek bat egin dute berogailuen tenperatura 19ºC-ra mugatzera animatzen duen kanpainarekin, energia aurrezteko

Ihoberen Ekintza Klimatikoaren Arloko zuzendari Mari Mar Alonso Goierri, Tolosaldea eta Urola Garaiko alkateekin eta tokiko administrazioetako beste ordezkari batzuekin bildu da gaur goizean Tolosan, “Erreminta-Gida” aurkezteko, energiaren, klima-aldaketaren eta jasangarritasunaren arloan ekimen berriak garatzeko erabil ditzaketen laguntza-tresnak biltzen dituen gida, alegia. Ekitaldian zehar bertaratuek bat egin dute "19a nonahi dago, seinale bat ote?" kanpainarekin, berogailuen gehieneko tenperatura 19ºC-ra mugatuz energia aurreztea xede duen kanpainarekin, hain justu.

Energiaren Euskal Erakundeak eta Ihobek deitutako aurrez aurreko bilera berri honetan, tokiko administrazioek energiaren eta klimaren arloko proiektuak garatzeko dituzten euskarri eta laguntzen berri eman da. Ihoberen Ekintza Klimatikoaren Arloko zuzendari Mari Mar Alonsok azpimarratu du tokiko eragileek zeregin garrantzitsua izan dezaketela krisi klimatiko eta energetikoari aurre egiteko palanka gisa, eta udal, eskualde eta langile teknikoei ekimen berri baten berri eman die, tokiko administrazioetan teknikariak hautatu eta kontratatzeko. “Lanbiderekin eta Novia Salcedo Fundazioarekin akordio baten bidez toki-administrazioetan teknikariak hautatzeko eta sartzeko plan bat egin dugu. Aldaketa klimatikoko eta trantsizio energetikoko 30 teknikariren kontratazioa bultzatuko dugu urtebetez”, iragarri du Alonsok.

Pertsona horiek tokiko administrazioek klima- eta energia-planak garatzeko eta energia berriztagarriak aurrezteko eta ezartzeko neurriak hedatzeko eskatu duten laguntza eskainiko dute.

Energiaren Euskal Erakundeak eta Ihobek prestatutako “Erreminta-Gida” honek Euskadin energia aurrezteko Kontingentzia Planean jasotako ekimenetako bati erantzuten dio, eta klima-aldaketa arintzeko eta klima-aldaketara egokitzeko helburuak betetzeko bidean aurrera egiteko aukera ere ematen du, Eusko Jaurlaritzak 2019ko uztailean larrialdi klimatikoa deklaratu ondoren.

Euskadiko udal, mankomunitate, kuadrilla, garapen-agentzia eta landa-garapeneko elkarte guztiak gaurko bezalako bileretarako deialdiak jasotzen ari dira, Udalsarea 2030 Udalerri Jasangarrien Euskal Sarearen bitartez.


Source: Ihobe

You may also be interested in

21 apr 2026
  • Climate change
The Basque Country is hosting the European meeting of LIFE projects on climate action
15 dec 2025
  • Climate change
Spending on the Energy Transition and Climate within the Budget of the Basque Country is on an upward trend
21 nov 2025
  • Climate change
  • Adaptation
The Basque Country’s work on climate change adaptation will be featured in a new BBC series to be unveiled today at COP30 Brazil
10 nov 2025
  • Climate change
The COP30 climate summit kicks off in Brazil, seeking more funding and action from states