Skip to main content
07 oct 2023

SOILUZIOAK 2023 kongresuak 300 aditu baino gehiago batu ditu Bilbon lurzoruaren osoko babeserako estrategietan aurrera egiteko

SOILUZIOAK 2023 kongresuak 300 aditu baino gehiago batu ditu Bilbon lurzoruaren osoko babeserako estrategietan aurrera egiteko

Euskadiko Lurzorua Babesteko Kongresua urriaren 10ean eta 11n ospatuko da Euskalduna Jauregian. Ihobe eta Sprilur sozietateek bultzatuta, baliabide honen kudeaketa iraunkorra bultzatzeko ekintzak hedatzen lagunduko du, nahasitako eragile guztien lankidetza sustatuz

Bi egunez, esparru horretan adituak diren pertsonek baliabide hori babesteko premiaz mintzatuko dira, besteak beste, giza osasunaren, biodibertsitatearen, klima-aldaketaren, elikadura segurtasunaren edo uraren kalitatearen ikuspegietatik. SOILUZIOAK 2023 kongresuak nahasitako herri-administrazio eta enpresa guztien, ikerketan aritu, ezagutza sortu edo bitarteko hori babesteko neurriak aplikatzen dituzten profesionalen eta, era berean, herritarren eginahalak batzea izango du xede, ikuspegi bakarrari so: 2050. urterako lurzoruak modu iraunkorrean kudea daitezela. Gainera, topaketa lagungarri izango da Euskadiko 2030 Lurzorua Babesteko Estrategia modu eraginkorrean hedatzeko, eta Euskadi lurzoruaren kudeaketan abangoardian erreferente modura kokatzen saiatuko da. Halaber, Europar Batasunak alor horretan lantzen dituen araudiak berrikusiko ditu.

Programa osoa, zeharkako ikuspegi batekin


SOILUZIOAK 2023 programak inspirazioa sortzeko hitzaldiak, balio tekniko handiko ponentziak eta lansaio paraleloak eskaintzen ditu, eztabaida eta arrakastazko kasuekin. Gainera, osagarri, esperientziak eta lekura bertara bisitak eskaintzen dira, baterako lotune bat duten proiektu berritzaileak ikusteko bertatik bertara: lurzorua eta bere kudeaketa iraunkorra.

Urriaren 10eko ponentzietan lurzorua babesteko, besteak beste, Lurzorua Babesteko 2030eko Estrategia onartuz edo Zuzentarauan edo lurzoruaren monitorizazioan eta erresilientzian emandako urratsak emanez, Europa mailan abiarazitako bidea arakatuko da. Testuinguru horrekin, goizeko lehendabiziko ponentzia lurzoruaren balio ez-materiala ulertzera bideratuko da. Gogoeta hori Alberto Santana Ezkerra historialari eta etnografoaren eskutik garatuko da. Bestalde, Natalia Rodriguez Eugeniok, Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeko (FAO) ordezkariak, mundu mailako ekimenetan sakonduko du Garapen Iraunkorra erreferentziazko esparru modura izanik.

Jardunaldiarekin jarraitzeko, mahai-inguru bat egingo da. Bertan Europan eta Euskadin lurzorua babesteko dauden estrategietan sakonduko da. Dietmar Müller-Grabherrek (Common Forum Contaminated Land in Europe foroko idazkaria) bideratuta, bertan parte hartuko dute, Ion Codescu (Europako Batzorda), Alexander Boto (Ihobe-Eusko Jaurlaritza), Esther Goidts (Valoniako Gobernua) eta Antonio Caballak (Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioa).

Urriaren 11ko osoko saioak lurzorua babestearen eta gizartearen erronkaren arteko lotura jorratuko du. Jardunaldia Ana Maria Alonso Zarzak (Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuko Zuzendaria) hasiko du, ‘Geologia eta lurzoruak: bidaia-denbora Antropozenora arte’ izeneko ponentziarekin. Ondoren, Margot de Cleenek (Herbehereetako Uraren Azpiegitura eta Kudeaketa Ministerioa) lurzorua babesteko Europako Estrategiako helburuetara urratsak emateko oinarrizko elementuei erreparatuko die, ikuspegi eta egiteko modu berriei helduz.

Lurzoruaren babesaren eta iraunkortasunaren arteko uztarduraren inguruan jorratuko dira goizeko hurrengo saioak. Dario Pisellik (Europako Ingurumen Agentzia) lurzoruak giza osasunean duen eragin zuzena ipiniko du mahai gainean; Maria Jose Sanzek (Basque Centre for Climate Change - BC3-) lurzoruak emergentzia klimatikoaren aurrean duen balioa izango du mintzagai; eta zati hau lurzoruari eta biodibertsitateari buruzko gogoeta batekin amaituko da, Carlos Garbisuren eskutik (NEIKER erakundeko Zuzendari Zientifikoa). Gainera, jardunaldiari amaiera emateko, inspirazioa sortzeko hitzaldia eskainiko du Dalila Arguetak, Giza Eskubideen eta Lurraldearen Hondurasko defendatzaileak.

Orainaldiko eta etorkizuneko erronkei heltzeko mahai-inguruak


Saio paraleloek gaikako hainbat blokeri erreparatuko diete: legegintzako alderditik edo lurraldearen plangintzatik hasi, eta klima-aldaketarako egokitzapena, lurzoru kutsatuak edo basoen kudeaketa iraunkorra jorratuz

Bestalde, parte hartzen duten pertsonek aukera izango dute lurzorua jarduketa-eremu ezberdinetan babesteko erronkak lantzeko, bi jardunaldietan, goizeko azken orduan, paraleloan antolatuko diren mahai-inguruei esker. Saio horietan, jardunaldi bakoitzeko lau, gaikako hainbat bloke jorratuko dira, esate baterako, lehen egunean, lurzorua babesteko Europako Estrategia 2030, nekazaritza iraunkorra sustatzeko ekimenak, lurraldearen plangintza eta lurzoruaren okupazioa, edo lurzorua klima-aldaketa arintzeari edo hartara egokitzeari begira. Bigarren eguneko mahai-inguruetan beste zenbait gairi erreparatuko zaie, esate baterako, hutsik dauden lurzoruak berrerabiltzeko, basoa modu iraunkorrean kudeatzeko, kutsatutako lurzoruak saneatzeko teknologiak aplikatzeko eta udal mailan jardun onak abiarazteko lanabes arrakastatsuak.

Landa-bisitak proiektu berritzaileetara


Programa landa-bisitak barneratzen ditu lurzoruaren babesarekin lotutako proiektu berritzaileetara

Baina SOILUZIOAK 2023 hori baino askoz ere gehiago da, eta Euskalduna jauregitik ateratzen da, baterako lotune modura lurzoruaren babesa duten proiektu berritzaileak bertatik bertara ikusteko. Landa-bisitetan, urriaren 10ean, arratsaldez, hainbat esperientzia gauzatuko dira, adibidez: txakolinaren ekoizpena Urdaibaiko Biosfera Erreserban iraunkortasunaren ikuspegitik; lurzoruaren eta lurraldearen leheneratzea gaur eta atzo Bilboko itsasadarrean barna itsasontziz egiteko bidaia baten bidez; Begoñako hilerria, inspirazio modura begirunea abiapuntutzat hartuz diseinatutako baterako espazio berri gisa; Zorrozaurreko irla, hiria eraikitzeko erronka modura; meatzaritza-jardunak moldatutako lurzorua eta paisaia Zugaztietan (Meatzaldea); eta nekazaritza eta abeltzaintza ulertzeko modu berrian, abeltzaintza iraunkorreko ustiategi batera bisita eginez.

Aurretiko egintzak: Common Forum urteko bilkura eta Posidon izeneko azken konferentzia


Atariko modura, lurzorua babesteko SOILUZIOAK kongresuan esparru horretan aurreratuta dauden Europako beste eskualde batzuetako esperientziak erakutsiko dira: Aurreko egunez, urriaren 9an, Common Forum on Contaminated Land Europako Sareko urteko bilkura egingo da, kutsatutako lurzoruetan eta lurzorua babesteko estrategia berrietan ardaztuz, eta Europar Batasuneko herrialdeetako teknikari arduradunek osatuta.

Gainera, lurzoruaren kutsadura gabetzeko irtenbide berritzaileak bilatzera bideratutako Posidon proiektuak, Europako Batzordearen finantzazioa duena, bere azken konferentzia egingo du bost urteko jardunaren ostean. Saio horretan Europan lurzoruak birgaitzeko I+G+b erako merkataritza aurretiko kontratazio publikoaren etorkizuna izango da eztabaidagai.

Informazio gehiago: www.soiluzioak.eus | prensa@soiluzioak.eus

Source: Ihobe

You may also be interested in

29 apr 2026
  • Citizen action
MATER and Alava Provincial Council, finalists in the European Week for Waste Reduction European Awards 2025
21 apr 2026
  • Climate change
The Basque Country is hosting the European meeting of LIFE projects on climate action
16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
10 apr 2026
  • Citizen action
The Basque Country involved in preparing a European catalogue for more ambitious youth participation with real impact