Skip to main content
31 aug 2021
  • Corporate
  • Environmental communication
  • Ecodesign

2021eko Ingurumen Komunikazioaren Eskola, irailaren 8an eta 9an

2021eko Ingurumen Komunikazioaren Eskola, irailaren 8an eta 9an
RedifusionEscuela2021EusKomunikazioak eta ingurumenak dirudiena baino gehiago dute komunean; izan ere, lehenengoa funtsezkoa da bigarrenak planteatzen dituen erronkei aurre egiteko eta horiei buruz kontzientziatzeko. Biei erantzuteko eta biak batera lantzeko, Ingurumen Komunikazioaren Eskola sortu zen. Oraingoa hirugarren edizioa da, eta «Energiaren eta klimaren trantsizioa komunikatzea» izenburua du. Izena eman daiteke oraindik.

Ingurumen Informazioko Kazetarien Elkarteak (APIA) eta Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak bultzatuta, irailaren 8an eta 9an egingo da, eta Donostiako Miramar Jauregian aurrez aurre parte hartu ahal izango da, bai eta telematikoki ere. 2021eko Ingurumen Komunikazioaren Eskola UPV/EHUren Udako Ikastaroen programazioko jardueretako bat da.

Hirugarren edizio honetan, energiaren eta klimaren trantsizioa da planteatutako gaia. Eskolan, ingurumen-komunikazioko kazetariek eta profesionalek klima eta energia binomioa dibulgazio-ikuspegitik ulertu eta komunikatzeko gakoak jorratu eta proposatuko dituzte. Gainera, komunikazioan oinarrituta, enpresa, erakunde eta herritarren inplikazioa bultzatu nahi da, ohiturak eta jokabideak alda ditzaten, modu jasangarriagoetan bizitzeko eta ekoizteko.

Ospe handiko profesionalak


Energiaren eta klimaren trantsizioari heltzeko, beharrezkoa da informazioa zabaltzea, eta eskolak hausnarketarako gune bat sortuko du, bai eta ingurumen-erronka handiak komunikatzeari buruzko gako batzuk eskaini ere. Horretarako, hedapen horretan izen handia duten tokiko nahiz estatuko kazetariak eta profesionalak izango dira.

María García de la Fuente APIAko presidentea buru dela, ibilbide luzeko kazetariak ere izango dira; tartean, hauek: Antonio Cerrillo Jódar (La Vanguardia), Teresa Guerrero (El Mundo), Luis Guijarro (Nodos agentzia), José María Montero (Canal Sur Televisión), Miguel Ángel Ruiz (La Verdad), José Luis Gallego García (El Confidencial) eta Sara Acosta (Ballena Blanca).

Izen handiko profesionalak ere izango dira. Hauek, besteak beste: Cristina Monge, analista ospetsua; Nuria López de Guereñu, EKI Fundazioko zuzendari exekutiboa; Andreu Escrivá, Julen Rekondo eta Guillermo Roa dibulgatzaileak; Arantza Zugasti, Energiaren Euskal Erakundeko komunikazio-zuzendaria; Rakel Reyes, Aklimaren komunikazio-arduraduna; eta Ainhize Butrón eta Yolanda D. Rodríguez, Ihobeko Ekintza Klimatikoko Arloko eta Komunikazio Arloko teknikariak, hurrenez hurren.

Saioa osatzeko, bi tailer praktiko egingo dira: irailaren 8ko arratsaldekoa kazetaritza konstruktiboari buruzkoa izango da, eta Alfredo Casares Kazetaritza Konstruktiboko Institutuko zuzendariak zuzenduko du. Aitor Moreno Impact Hub Donostiako proiektu-arduradunak ere parte hartuko du. Irailaren 9ko arratsaldean, Eva Rodríguez Nieto SINC agentziako erredaktoreak sare sozialetan informazio-iturria nola detektatu eta iturri zientifikoak zeintzuk diren azaltzen duen tailerra emango du.

2021eko Ingurumen Komunikazioaren Eskolak hainbat gairi helduko die zehatz-mehatz, hala nola klima-aldaketaren, biodibertsitatearen eta osasunaren arteko harremanari, tokiko informazioan ingurumenari ematen zaion tratamenduari, ETEetatik ingurumenari dagokionez egindako komunikazioari, Glasgowko COP26ari edo komunikazio-formatu berriei.

Izena eman daiteke oraindik; interesa duten pertsonek parte har dezakete oraindik komunikazioa eta ingurumena elkartzen dituen hausnarketa-gune honetan, bai aurrez aurre, bai telematikoki.


Source: Ihobe

You may also be interested in

27 mar 2026
  • Corporate
Ihobe drove 639 initiatives by local authorities and mobilised more than 2,200 businesses in 2025 to move the Basque Country's energy and climate transition forward
24 feb 2025
  • Circular economy
  • Ecodesign
Basque Circular Summit 2025, the largest conference on the circular economy in southern Europe, confirms leading speakers with almost all the places already taken up
10 jan 2025
  • Corporate
  • Environmental communication
José Antonio Armolea: "Talking to the Administration makes it easier for companies to comply with environmental legislation"
10 jan 2025
  • Corporate
  • Environmental communication
José Antonio Armolea: "Talking to the Administration makes it easier for companies to comply with environmental legislation"