- Local public action
Donostiak hartuko du Udalsarea 2030en Batzorde Teknikoa
Udalsarea 2030en 62. Batzorde Teknikoa, aurten egingo den lehena, martxoaren 28an, asteartean, izango da, Donostian. Topaketan, sareko idazkaritza teknikoak Kudeaketa Planari buruzko informazioa emango du, azken seihilekoko jarduera eta datozen hiru hilabeteetan bultzatu beharreko lan-ildoak jasoz.
Gainera, Donostiak, turismoaren jasangarritasunean sakontzeko ekonomia zirkularraren arloan duen esperientzia aurkeztuko du.
Horrez gain, EEEk eta Ihobek, Erreminta-gidaren esparruan, Toki administrazioan klimaren aldaketan eta energiaren trantsizioan aritzeko gazte enplegua programa zehaztuko dute. Programa hori 24 erakunderekin (18 udal eta eskualde mailako 6 erakunde) gauzatzen ari da, eta 57 orduko iraupena izango du, astean hiru egunetan banatuta.
Batzordean, Tokiko 2030 Agendaren laguntza-zerbitzuak, tokiko garapen jasangarrirako laguntzen ordena (2023ko deialdia) eta Eskolako 2030 Agendaren Tokiko dimentsioaren gidaren aurkezpena partekatuko dira.
Source: Ihobe