Skip to main content
18 jun 2024

Euskadik Bruselako Under2 Coalition goi mailako bileran parte hartu du, eskualdeek Itun Berdea betetzeko duten funtsezko zeregina aldarrikatzeko

Euskadik Bruselako Under2 Coalition goi mailako bileran parte hartu du, eskualdeek Itun Berdea betetzeko duten funtsezko zeregina aldarrikatzeko

Parte hartu duten eskualdeek komunikatu bateratu bat argitaratu dute, agenda berde partekatu bat zirriborratzeko eta Europa klimaren aldetik neutroa izateko konpromisoa adierazteko, gobernu maila guztietan jardunez

Parte hartu duten eskualdeek komunikatu bateratu bat argitaratu dute, agenda berde partekatu bat zirriborratzeko eta Europa klimaren aldetik neutroa izateko konpromisoa adierazteko, gobernu maila guztietan jardunez. Komunikatuan bertan jasotzen den bezala, “zientzia argia da: neurri gehiago behar ditugu Itun Berdearen ibilbidean, klima krisiari aurre egiteko.
Klima aldaketari buruzko Nazio Batuen hurrengo Konferentzian (COP29) Europako Batasunak nazioartean duen sinesgarritasunari eusteko, ezinbestekoa da presaz jardutea eta klima krisia Europako agendako elementu nagusi gisa kokatzea, erresilientzia, energia segurtasuna eta lehiakortasun ekonomikoa areagotzeko
”.

Euskadirekin batera, Baden-Wurtemberg, Ipar Renania-Westfalia, Emilia-Romagna, Eskozia eta Västra Götaland eskualdeek hartu dute parte bileran.

Renovation Revolution proiektua


Eusko Jaurlaritzak Bruselan duen ordezkaritzako Maria Bilbao ingurumen eta klima aldaketako espezialistarekin batera, Marta Marin ordezkariak aktiboki parte hartu du eraikuntza jasangarriari eta energia eraginkortasunari buruz eztabaidatzeko jardunaldiko gaikako foroetako batean. Gobernu ordezkariak eta sektore pribatuko liderrak bildu dira saioan, Europako eraikinen berritze eraginkorrak bizkortzeko dauden oztopoei aurre egiteko moduak erabakitzeko. Europako Itun Berdearen konpromiso hau betetzean jarri da arreta: "gehiago, azkarrago eta elkarrekin" ("futher, faster, together") aurrera egitea, energia eraginkortasuna funtsezko zutabetzat hartuta.

Saioan lortutako informazioa Climate Group-en Renovation Revolution proiekturako oinarria izango da. Proiektu horren helburua da Europa osoko eraikinen berritze eraginkorreko indizeak handitzeko eta bizkortzeko irtenbide eta estrategia eraginkorrak identifikatzea. Planteatutako ideia eta gomendioak lagungarriak izango dira eraikinen energia eraginkortasunari buruzko Zuzentaraua aplikatzeko irtenbide eraginkorrekin lotutako informazioa emateko.

Under2 Coalition-i buruz


Under2 Coalition klimarekin konprometitutako estatuen eta eskualdeen nazioarteko sare nagusia da. 2015ean sortu zen, Nazio Batuen Klimari buruzko Alderdien 21. Konferentziaren esparruan (COP21), eta, gaur egun, 270 gobernu kide baino gehiago ditu ekimenak, eta horiek guztiek ekonomia globalaren %50 osatzen dute. Nazioarteko erakundeak kudeatzen du hango idazkaritza. The Climate Group.

Eusko Jaurlaritza sarekoa da hasiera-hasieratik, eta sarea osatzen duten 40 eskualdeetako bat da. 2050erako klima neutraltasunarekin konprometitu da, eta baliabide ekonomikoak, legezkoak eta teknikoak jarri ditu helburu horren zerbitzura.

Source: Ihobe

You may also be interested in

01 sep 2026
  • Green purchasing
Green procurement and contracting in the Basque Country exceeds the implementation targets set for 2025 and enters a new phase focused on impact
24 jul 2026
  • Climate change
  • Citizen action
ASTEKLIMA 2026 Invites Citizens to Discover the Impact their Habits have on Climate and Energy
21 jul 2026
  • ESG
The European Commission adopts the VSME as the benchmark for companies outside the CSRD
16 jul 2026
  • Circular economy
EFRAG includes Ihobe’s Climate & Circularity Calculator in the second edition of its mapping of digital tools report