Skip to main content
01 feb 2024
  • Ecodesign

Ihobek Ekoetxea Urdaibaiko erakusketa iraunkorra berrituko du lehiaketa publiko bidez

Ihobek Ekoetxea Urdaibaiko erakusketa iraunkorra berrituko du lehiaketa publiko bidez
Zehazki, erakusketaren helburua izango da xehetasunez ezagutaraztea klima-aldaketa, aldaketa horrek dituen eraginak, eta pertsona eta gizarte gisa garatu behar ditugun arintze- eta egokitze-mekanismoak. Ekoetxea sarearen helburu nagusietako bat da. Sare hori hurbileko ingurumen-zentroek osatzen dute, jokabideen aldaketan eragiteko eta etorkizun jasangarriago batekin herritarren konpromisoa lortzeko.

Ekoetxea Urdaibaik hezkuntza-jarduerak eta erakusketa interaktiboak eskaintzen ditu, tokiko biodibertsitatea, itsas kontserbazioa eta kostaldeko eskualde honetan jasangarritasunak duen garrantzia nabarmenduz. Horrela, bisitariei ibilbide interpretatuak edo tailer praktikoak eskaintzen die, besteak beste, eta hezeguneen ekologiari eta baliabide naturalen kudeaketa jasangarriari buruz irakasten du.

Gehienez ere urtebeteko iraupena izango dute, eta Ekoetxea Urdaibairen erakusketa iraunkorraren hornidura eta instalazioa barne hartzen dituzte

Zentro honetako erakusketa iraunkorra berritzeko lizitazio-prozesuaren barruan sartzen dira beharrezkoak diren obrak egikaritzea, erakusketako elementu guztiak eraikitzea, garraiatzea, ekoiztea eta muntatzea, edukiak definitzea, editatzea eta muntatzea, eta erakusketa eraikitzeko eta bisitariek gozatzeko prest uzteko behar diren elementu edo eragiketa guztiak.

Horretarako, agirian enpresa esleipendunak egin beharreko lanak deskribatzen dira. Lan horien artean daude segurtasun- eta osasun-plana egitea; erakusketa jartzeko espazioa egokitzea; eduki guztiak prestatzea eta programatzea, hala inprimatuak nola ikus-entzunezkoak eta interaktiboak (euskaraz eta gaztelaniaz egin beharko dira); elementu museografikoak ekoiztea eta hornitzea; garraioa, eta materialak eta elementuak kargatzea, elementu museografikoak muntatzea, obra-amaiera eta dokumentazioa entregatzea, eta kanpo-komunikaziorako erakusketaren deskribapen laburra egitea.

Lanak 1.350.000 eurogatik lizitatuko dira

Ezarritako egikaritze-epea gehienez urtebetekoa izango da, eta 1.350.000 euroko oinarrizko prezioa — gehi 283.500 euroko BEZa— du, guztira 1.633.500 euro. Baldintza-agiria, xehetasun guztiekin, eta proposamenak jasotzeko epeak kontratatzailearen profilean daude eskuragarri. Eskaintzak elektronikoki aurkeztuko dira Kontratazio Elektronikoa Euskadi plataformaren erregistro telematikoaren bidez.


Ekoetxea-sarea


Ekoetxea Urdaibai ingurumen-zentroa Eusko Jaurlaritzak Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren bidez kudeatzen duen mota horretako zentroen sarearen parte da. Eusko Jaurlaritzako ingurumen-zentroen Ekoetxea sarea Urdaibaiko eta Meatzaldeko Ekoetxeek, Bizkaian, eta Txingudiko eta Azpeitiko Ekoetxeek, Gipuzkoan, osatzen dute.

Source: Ihobe

You may also be interested in

24 feb 2025
  • Circular economy
  • Ecodesign
Basque Circular Summit 2025, the largest conference on the circular economy in southern Europe, confirms leading speakers with almost all the places already taken up
15 jul 2024
  • Ecodesign
  • Environmental communication
A score of top-tier professionals on the discussion panel at the Environmental Communication School 2024 in September
30 may 2024
  • Soil protection
  • Waste
  • Ecodesign
Ihobe joins World Environment Day with a big litter picking event in the Ekoetxea Network natural spaces
29 may 2024
  • Ecoinnovation
  • Circular economy
  • Ecodesign
The Basque Country will once again host the largest circular economy event in southern Europe in April 2025