Skip to main content
22 feb 2022
  • Environmental planning

Under2 Coalition-ek aintzatetsi egin du Euskadik klima-ekintzaren alorrean duen lidergoa

Under2 Coalition-ek aintzatetsi egin du Euskadik klima-ekintzaren alorrean duen lidergoa

Eusko Jaurlaritza Under2 Coalition-en kidea da 2015ean abiatu zenez geroztik, eta sarearen gobernantzaren partaidea da, Batzorde Eragilean, 2020az geroztik

Euskadi sarearen partaidea da eratu zenez geroztik, eta sareak biltzen dituen 260 eskualdeen artetik klima-neutraltasunarekin 2050erako konprometitu diren 40 eskualdeetako bat da, baliabide ekonomiko, legal eta teknikoak helburu horren zerbitzuan jarriz.

Urteko oroitidazkiak Eusko Jaurlaritzaren lidergoa aitortzen du espresuki, sarearen gobernantzaren partaide gisa, 2020-22rako Batzorde Eragilean aritu baita. Organo hori 15 eskualdez osatuta dago, maila globalean, eta Under2 Coalition-en hazkundea eta inpaktua gidatu ditu azken bi urteetan, Presidentzia Batzordearen eskutik.

Urrunago, arinago, elkarrekin


Under2 Coalition-ek nazioarteko beste erakunde batzuekin gidatu dituen azken ekimenetako bat 2021eko azaroko COP26n Glasgow-en aurkeztutako Further, Faster, Together izenekoa da.

Ekimen horren baitan, 68 eskualdetako gobernuek, horien artean Eusko Jaurlaritzak, mezu garbi bat helarazi zieten NBKAEHko Alderdiei, sektore arteko ekintza multzo bat 2030. urtea baino lehen inplementatzeko konpromisoa hartuz, BEG isuriak murrizteko eta tenperatura globalaren igoera 1,5ºC-tan mantentzeko xedez. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak aurkeztu zituen Euskadik alor hauetan hartutako konpromisoak: gobernu arteko lankidetza eta plangintza, azpiegitura, ingurumen-justizia eta naturan oinarritutako irtenbideak.

Under2 Coalition-i buruz


Under2 Coalition 2015ean eratu zen, Nazio Batuen Erakundearen Klimari buruzko Alderdien 21. Konferentzian – COP21-. Gaur egun, ekimenak 260 estatu biltzen ditu, 1.750 milioi pertsona eta ekonomia globalaren % 50 ordezkatuz. Beraren idazkaritza The Climate Group nazioarteko erakundeak kudeatzen du.

Source: Ihobe

You may also be interested in

26 nov 2025
  • Waste
  • Environmental planning
Josu Bilbao, Basque Deputy Minister for the Environment: ‘we are increasingly recycling more and less is ending up in landfill’
14 mar 2025
  • Environmental planning
The Basque Country consolidates its environmental protection with significant improvements in air quality and emissions reduction according to its Environmental Outlook 2024 Report
03 mar 2025
  • Environmental planning
2024, a year of transformative action for Ihobe and the Basque Country
21 dec 2024
  • Environmental planning
Bizkaia Provincial Government, the Duara Association, Maestro Garazi Rivero School, Eroski, and the surfer Garazi Sánchez to represent the Basque Country in the European Week for Waste Reduction Awards