Skip to main content
05 aug 2022
  • Corporate

Urban Klima 2050 da hurrengo urteetan ekintza klimatikoari dagokionez indarrean izango den EAEko proiekturik garrantzitsuena, eta Ihobek bere lantaldea handitu nahi du

Urban Klima 2050 da hurrengo urteetan ekintza klimatikoari dagokionez indarrean izango den EAEko proiekturik garrantzitsuena, eta Ihobek bere lantaldea handitu nahi du
Hautatua suertatzen den administraria Urban Klima 2050 LIFE IP proiektuaren esparruan arituko da. Ihobe sozietate publikoak zuzentzen duen proiektu hori hurrengo urteetan ekintza klimatikoari dagokionez indarrean izango den EAEko proiekturik garrantzitsuena izango da. Administrariak koordinazio-lanak eta kudeaketa administratibokoak egingo ditu, eta honako eginkizun nagusi hauek izango ditu:

  • Proiektuaren jarraipena egiten eta ixten laguntzea.
  • Urban Klima 2050 proiektuaren informazioa prozesatzea eta kudeatzea.
  • Proiektuko erakunde bazkideekiko harremanetan laguntzea.
  • CINEAri bazkideen txosten estandarizatua egiten laguntzea.
  • Proiektua hedatzeko eta komunikatzeko zereginetan laguntzea.
  • Jarraipena egitea eta aurrerapenen eta emaitzen berri ematea.

Eskaerak jasotzeko epea 2022ko irailaren 18an bukatuko da. Xehetasunak eta izen-ematea.

Ihoberi buruz


Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ingurumen-jarduketarako sozietate publikoa da. Lurzoruaren babesean, ekonomia zirkularrean, klima-aldaketan, biodibertsitatean eta jasangarritasunean espezializatutako sustatzailea da, eta ingurumena hobetzeko lan egiten du. Horretarako, ingurumen-irizpideak txertatzen ditu bere politika publikoetan.

Ihoben 53 langile daude —39 emakume eta 14 gizon—; batez besteko adina 47 urte da, eta horien % 80k goi-mailako tituluren bat du.

LIFE Urban Klima 2050 proiektuari buruz


Urban Klima 2050 proiektua, EAEko ekintza klimatikoko proiekturik garrantzitsuena, alegia, euskal lurraldea eraldatzen ari da. Hain zuzen ere, klima-aldaketara egokitzeko eta ondorioak murrizteko 40 ekintza koordinatuko ditu 2019-2025 aldian. Ihobe sozietate publikoak zuzentzen du proiektua (sozietatea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikita dago), eta hogei erakunderekin batera egiten du lan. Erakunde horien artean, honako hauek daude: Eusko Jaurlaritzako bi sail (Osasun Saila eta Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza); hiru foru-aldundiak; Bilboko, Gasteizko, Donostiako, Bakioko, Bermeoko, Gernika-Lumoko eta Zarauzko udalak; Eusko Jaurlaritzako bi sozietate publiko (EEE eta URA); teknologia- eta ikerketa-zentroak (AZTI, BC3, Neiker, Tecnalia eta Tecnun) eta Naturklima fundazioa.

Source: Ihobe

You may also be interested in

27 mar 2026
  • Corporate
Ihobe drove 639 initiatives by local authorities and mobilised more than 2,200 businesses in 2025 to move the Basque Country's energy and climate transition forward
10 jan 2025
  • Corporate
  • Environmental communication
José Antonio Armolea: "Talking to the Administration makes it easier for companies to comply with environmental legislation"
30 sep 2024
  • Corporate
The report on Ihobe's activity during the first half of 2024 released
24 apr 2024
  • Corporate
Ihobe rounds off its 40th anniversary by consolidating its leadership in decarbonisation and environmental improvement in the Basque Country