Skip to main content
26 jan 2024
  • Local public action

Euskal udalerriek eta toki erakundeek klimaren eta energiaren arloko premiazko jarduerei ekin diete

Euskal udalerriek eta toki erakundeek klimaren eta energiaren arloko premiazko jarduerei ekin diete

Ihobek, Udalsarea 2030ek eta EEE lan saio batean bildu dituzte klimaren eta energiaren arloan jarduteko premia duten EAEko hainbat udalerri eta toki erakunde. Topaketa LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren esparruan egin da, eta helburua da estrategia orokor bat definitzea, alde batetik, klimaren eta energiaren arloko dinamizazio orokorra sustatzeko herri mailan, bai udaletan, bai eskualdeetan eta EAEn, eta, bestetik, euskal udalerriak Klima eta Energiarako Alkatetzen Itunari atxikitzeko.


Lan saioan Barakaldo, Getxo, Ortuella, Azkoitia, Mutriku, Portugalete, Urkabustaiz, Goieki, Arabako Lautadako Kuadrilla, Gorbeialdeko Kuadrilla, Aiarako Kuadrilla eta Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako ordezkariek parte hartu dute.


Topaketak honako hauetarako balio izan du: klimaren eta energiaren arloko esparru estrategikoa eta arauemailea partekatzeko; klimaren eta energiaren tokiko planei eta Alkatetzen Itunari buruzko informazioa emateko; klimaren eta energiaren arloko tokiko ekintzari dagokionez euskal udalerriek dituzten errealitateak ezagutzeko egindako diagnostikoaren ondorioak aurkezteko; eta bertaratuei Ihobek eta EEEk eskura dituzten laguntza/jarduera tresnen berri emateko.


Saioan zehar diagnostiko pertsonalizatua egin da bi taldetan (udalerriak eta eskualdeak), eta arlo hori herri mailatik lantzeko dauden beharrak azaldu dira. Azaldutako datuen artean nabarmendu da udalerrien %78k premia dutela inpaktu kate batean edo gehiagotan egokitzeko ekintzak bultzatzeko, eta eskualdeko erakundeek klimaren eta energiaren aldeko tokiko ekintza bultzatzeko duten ahalmena azpimarratu da.


Gainera, jardunaldian, Valladolideko Berrikuntza eta Garapen Agentziako Alicia Villazanek parte hartu du, eta 2030erako Neutraltasun Klimatikorako Valladoliden Misioaren kasua azaldu du.

5 helburu, klimaren eta energiaren arloko tokiko ekintza dinamizatzeko


Estrategiak 5 helburu zehazten ditu, 2023-2025 aldian Euskadin klimari eta energiari buruzko tokiko ekintza dinamizatzeko:

  • Klimarako eta Energiarako Plana duten euskal udalerrien kopurua handitzea.
  • Konpromiso politikoa sustatzea, euskal udalerriek klima neutraltasunerantz eta lurraldearen erresilientziarantz aurrera egin dezaten.
  • Tokiko ekintzak abian jar daitezen bultzatzea, klima aldaketak eragindako arriskuak arintzen eta murrizten laguntzeko.
  • Gobernantza klimatikoaren eredu bat sustatzea, tokiko eta udalez gaindiko beste politika batzuekiko koherentzia ziurtatuko duena.
  • Toki eta eskualdeko erakundeei herritarrak ahalduntzea erraztea, energia eta klima trantsizioan eragile aktiboak baitira.


Gainera, jardunaldian zehar, arintzearen arloan (berotegi efektuko gas emisioen inbentarioak, karbono aztarnaren kalkulua, karbono xurgapenak...) eta egokitzearen arloan (klima agertokien bisorea, zaurgarritasun eta udal arriskuaren indizeak, Kostaegoki, NBSen gidak eta jardunbide egokiak…) jarduteko tresnak azaldu dira.



Source: Ihobe

You may also be interested in

07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction
17 oct 2024
  • Environmental communication
  • Local public action
More than a hundred activities will mobilise Basque citizens against climate change during ASTEKLIMA, the Basque Climate and Energy Week
26 sep 2024
  • Local public action
The Basque Government has presented twenty projects that position the Basque Country as a European benchmark in nature-based solutions