Skip to main content
23 jan 2025
  • Ecodesign

2024. urtean 140.000 pertsonak baino gehiagok, inoizko kopururik handiena, bisitatu zuten Ekoetxea Sareko ingurumen-zentroetakoren bat

2024. urtean 140.000 pertsonak baino gehiagok, inoizko kopururik handiena, bisitatu zuten Ekoetxea Sareko ingurumen-zentroetakoren bat

Horietatik guztietatik, 28.000 bisitari Euskadi osoko ikastetxeetatik etorritako ikasleak izan dira, eta Ekoetxea sareak eskaintzen dituen hezkuntza-jarduera ugarietako batean parte hartu dute. Hezkuntza-jarduera horien helburua da hiru lurraldeetako ikasleek beren ingurune naturala hobeto ezagutzea eta haien balioen barruan ingurunearekiko errespetua integratzea.

Datorren urtarrilaren 26an ospatzen den Ingurumen Hezkuntzako Mundu Egunarekin bat eginik, Ekoetxea Sareak 2024. urteko jardueraren balantzea aurkeztu du

Sareak, ingurumen-hezkuntzako plataforma gisa, 278 esperientzia eskaini ditu, eta erabiltzaileek gogobetetze-maila handia adierazi dute (10etik 9,3 puntu). Bereziki honako jarduera hauek nabarmendu dira: Ingurumenaren Mundu Eguna (ekainaren 5a), lurzorua lehengoratzea, lehortearen erresilientzia eta desertifikazioaren aurkako borroka ardatz izan dituena; Hondakinen Prebentziorako Europako Astea (azaroaren 16tik 24ra), elikagai gutxiago xahutzea helburu zuena; Lurzoruaren Mundu Eguna (abenduaren 5a), non mila ikasle inguruk dibertimendua eta curriculum-ikaskuntza nahasten zituen erronka interaktibo batean parte hartu zuten; eta Gabonetako Trukegune kanpaina, Koopera eta Elkargunearekin elkarlanean garatua, kontsumo arduratsua sustatzeko eta objektuen trukearen bidez ohitura jasangarriak sortzeko.

Qué es la red Ekoetxea

Ekoetxea sareak ingurumen-hezkuntzari dagokionez garatu duen jarduera handia dela eta, erreferente bihurtu da ohitura jasangarrien sustapenaren arloan eta klima-aldaketaren inguruan kontzientziatzearen arloan.

2025erako, Ekoetxea sareak ingurumen-hezkuntzarekin duen konpromisoa berretsi du, etorkizun jasangarriago baterantz aurrera egiteko funtsezko tresna den aldetik. Sare-lanari eta Growth gisako metodologia berritzaileen inplementazioari esker, baliabideak optimizatzea eta hezkuntza-eskaintza indartzea lortu du.

Zer da Ekoetxea sarea?

Ekoetxea ingurumen-zentroen sarea Euskadiko lau gune estrategikotan kokatutako beste horrenbeste zentrok osatzen dute: Urdaibai eta Meatzaldea, Bizkaian; eta Txingudi eta Azpeitia, Gipuzkoan. Zentro bakoitzak bere ingurunera egokitutako jarduerak eskaintzen ditu, hala nola erakusketak, tailerrak, ibilbide gidatuak eta hezkuntza-programak.


2024ko DATUAK
  • 140.000 bisita baino gehiago zentroetan
  • 28.000 ikaslek ondo pasa dute jasangarritasunari buruz ikasten
  • 278 esperientzia eskaini dira sareko 4 zentroetan
  • 10etik 9,3 puntuko balorazioa

Source: Ihobe

You may also be interested in

24 feb 2025
  • Circular economy
  • Ecodesign
Basque Circular Summit 2025, the largest conference on the circular economy in southern Europe, confirms leading speakers with almost all the places already taken up
15 jul 2024
  • Ecodesign
  • Environmental communication
A score of top-tier professionals on the discussion panel at the Environmental Communication School 2024 in September
30 may 2024
  • Soil protection
  • Waste
  • Ecodesign
Ihobe joins World Environment Day with a big litter picking event in the Ekoetxea Network natural spaces
29 may 2024
  • Ecoinnovation
  • Circular economy
  • Ecodesign
The Basque Country will once again host the largest circular economy event in southern Europe in April 2025