Skip to main content
24 apr 2024
  • Local public action

Eusko Jaurlaritzak azpiegitura Berde-Urdinak udal mailan ebaluatzeko tresna bat sortzearen alde egin du

Eusko Jaurlaritzak azpiegitura Berde-Urdinak udal mailan ebaluatzeko tresna bat sortzearen alde egin du

Azpiegitura Berde-Urdina estrategikoki planifikatutako kalitate handiko eremu naturalen eta erdinaturalen sarea da (lehorreko eta uretako ekosistemak), ahalik eta Ekosistemen Zerbitzu gehien emateko eta biodibertsitatea babesteko diseinatua eta kudeatua, bai landa-eremuetan, bai hiri-eremuetan. Eredu horrek bi tresna teoriko-praktiko ditu lotuta: Naturan Oinarritutako Soluzioak (NoS) eta leheneratze ekologikoa.

Naturan Oinarritutako Soluzioak orain arte erabilitako soluzio grisak baino errentagarriagoak, eraginkorragoak, iraunkorragoak, dinamikoagoak eta berritzaileagoak dira, eta leheneratze ekologikoak bezala, udalerriei klima-aldaketaren ondorioak egokitzen edo arintzen eta biodibertsitatea handitzen lagun diezaiekete, bai hiri mailan, bai landa mailan.

Azpiegitura Berde-Urdina hainbat eskalatan garatzen da (hirikoa/hiri-ingurukoa, udalekoa, eskualdekoa, nazionala eta Europakoa); hala ere, udalerriek osatzen dute azpiegitura hori garatzeko ardatz egituratzailea, eta, haien parte-hartzerik eta inplikaziorik gabe, benetako garapena ezinezkoa izango litzateke.

Horregatik, Eusko Jaurlaritzak finantzatutako “Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa” izeneko proiektuaren barruan, tresna bat garatu da udalerriek beren Azpiegitura Berde-Urdin potentziala ebaluatu ahal izan dezaten, bai eta beren udalerrietan azpiegitura Berde-Urdin hori handitzeko eta hobetzeko ebaluazioa egiteko eta zer jarduketa/NoS lehenesteko ere, dagozkien lurraldeetan Ekosistemen Zerbitzuak jasaten dituzten presioen arabera. Gainera, arlo bakoitzean egin ditzaketen jarduketei/NoSei buruzko informazioa ematen zaie, bai eta eskaintzen dituzten Ekosistemen Zerbitzuei, jarduketa horiek egiteko orduan kontuan hartu beharreko informazioari, batez ere Euskadin egindako jarduketa batzuen adibideei, eta erabiltzaileentzat baliagarriak izan daitezkeen informazio-iturriei buruzkoa ere.

Tresna horrek gida bat du lotuta, eta bertan, urratsez urrats, tresna bera eta garatzeko erabilitako metodologia eta informazioa azaltzen dira.


Esteka honetan, tresna eta erabiltzeko gida aurki daitezke.

Erabiltzeko edozein laguntza edo informazio behar izanez gero, mesedez, jarri honekin harremanetan Lorena Peña López-ekin (lorena.pena@ehu.eus).


Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Garapen Jasangarrirako eta Ingurumen Hezkuntzarako UNESCO Katedra. Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Sarriena auzoa z.g. Leioa, Bizkaia


Source: Ihobe

You may also be interested in

07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction
17 oct 2024
  • Environmental communication
  • Local public action
More than a hundred activities will mobilise Basque citizens against climate change during ASTEKLIMA, the Basque Climate and Energy Week
26 sep 2024
  • Local public action
The Basque Government has presented twenty projects that position the Basque Country as a European benchmark in nature-based solutions