- Local public action
HAZIk bat egin du Udalsarea 2030ekin
HAZIk, elikaduraren eta basogintzaren balio-katearen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzeko, eta Euskadiko landa- eta itsasertz-ingurunea dinamizatzeko proiektu estrategikoak koordinatzea eta katalizatzea helburu duen Eusko Jaurlaritzaren erakunde instrumentalak, Udalsarea 2030ekin bat egin du.
Eginkizun hori betetzeko, HAZIk sektorearen eta lurraldearen lehiakortasuna eta jasangarritasuna indartzen laguntzen duten zerbitzuak eskaintzen ditu. Euskadiko elikaduraren eta egurraren balio-katearen sektorea BPGaren % 10era iristen da, eta garatzeko eta berritzeko, enplegua sortzeko eta produktu eta jarduera berriak proposatzeko gaitasuna duen aukera-espazioa hartzen du. Testuinguru horretan, kate horretan lan egiten duten pertsonei profesionaltasun, gaikuntza, lehiakortasun eta etengabeko hobekuntza handiagoa emateko lanean ari da HAZI.
Pertsona eta enpresa horiek zerbitzu integrala aurki dezakete HAZIn, haien beharretan eta erronka berrietarako egokitzapenean laguntzeko: jarduera berrien ekintzailetza, jardueraren dibertsifikazioa, eskariaren araberako prestakuntza, elkarlaneko berrikuntza, prozesuen digitalizazioa, etab.
HAZIk kalitate hori eta nekazaritzako elikagaien jatorria bermatzeko egiten du lan, produktu horiek kontrolatuz eta ziurtatuz, eta marka aitortuak bultzatzen eta sustatzen ditu, merkatuetan hobeto koka daitezen.
Bestalde, Udalsarea 2030en xedea EAEko udalerriak eta eskualdeak mobilizatzea da, Garapen Jasangarrirako Helburuak eta 2030 Agenda lortzeko, tokiko ekintza eraldatzailearen eta tokiko eta udalaz gaindiko politiken lerrokatzearen eta koherentziaren bidez.
Udalsarea 2030ek sare aktiboaren ikuspegia du. Erreferentea da euskal udalerri eta erakundeentzat, beste eragile batzuekin koordinatuta ematen dituen zerbitzu aurreratu eta berritzaileengatik, eta Garapen Jasangarrirako Helburuei egiten dien ekarpenagatik, neutraltasunaren eta erresilientzia klimatikoaren bidean, lurzoruaren babesean eta ekonomia zirkularraren bultzadan, batez ere. Gainera, ospe handia du Estatuan eta Europan, 20 urte baino gehiagoko ibilbidearengatik.
Source: Ihobe