Skip to main content
09 jul 2024
  • Local public action

Udalsarea 2030ek udalerriz gaindiko datuak ematen dizkie udalerriei, Berotegi Efektuko Gasen emisioak kalkulatzeko eta horien jarraipena egiteko

Udalsarea 2030ek udalerriz gaindiko datuak ematen dizkie udalerriei, Berotegi Efektuko Gasen emisioak kalkulatzeko eta horien jarraipena egiteko

Udalsarea 2030ek kudeatzen du tokiko erakundeek e-mugi tresnaren bidez egindako jasangarritasun-politiken jarraipenari buruzko informazioa zentralizatzen eta biltegiratzen duen Euskadiko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokia. Gainera, Behatokiaren kudeaketak tokiko politiken bidez garapen jasangarriari eta 2030 Agendari nola laguntzen zaien aztertzeko aukera ematen du.


Garapen Jasangarriaren Udal Adierazleen sistema Tokiko Jasangarritasunaren Behatokian integratuta dago. Behatoki horrek oinarrizko 93 adierazle eta 100 adierazle osagarri baino gehiago ditu sareko erakundeen eskura, garapen jasangarriaren ikuspegitik udalerriaren errealitatea hobekien islatzen dutenak kalkulatu ahal izateko.


Adierazle-sistema hori politika publikoen jarraipena egiteko tresna nagusietakoa da.

Horregatik, eta informazio eguneratua izateko asmoz, Udalsarea 2030ek udalerriz gaindiko iturrietatik jasotako datuen eskaera zentralizatzen du EAEko udalerri guztietarako. Datuak bildu eta tratatu ondoren, udalerrien eskura jartzen dira e-mugiren edo/eta tokiko eta eskualdeko erakundeek egindako datu-eskaerei erantzuten dien udalerriz gaindiko datuak emateko zerbitzuaren bidez. 2024ko lehen erdian, 55 erakundek egindako 100 eskaera baino gehiagori erantzun zaie.


Azken urteotan, klimaren eta energiaren arloko politiken sustapenaren erakusgarri, Euskadiko udalerri asko Klimaren eta Energiaren Tokiko Planak egiten ari dira. Horren ondorioz, gaur egun, datuen eta adierazleen eskaera gehienak energia-kontsumoarekin, energia berriztagarrien sorkuntzarekin, ibilgailu-parkearekin, hondakinen sorrerarekin eta abarrekin erlazionatuta daude. Sarri askotan Klima eta Energia Planak egiteko erabiltzen dira, bai eta udalaren berotegi-efektuko gasen eta karbono-aztarnaren inbentarioa kalkulatzeko ere.

Gainera, askotan datu historikoak eta datuen denborazko seriea ere eman dira, udalerriek egungo ikuspegia eta azken urteetako bilakaera izan dezaten.


Ildo horretan, datuak biltzeko eta eguneratzeko lana etengabekoa da, eta, horregatik, Udalsarea 2030ek udalerriz gaindiko hainbat erakundetan eskuragarri dagoen informazioaren bilketa zentralizatuarekin jarraitzen du, toki-erakundeen beharrei erantzuteko.


Source: Ihobe

You may also be interested in

07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction
17 oct 2024
  • Environmental communication
  • Local public action
More than a hundred activities will mobilise Basque citizens against climate change during ASTEKLIMA, the Basque Climate and Energy Week
26 sep 2024
  • Local public action
The Basque Government has presented twenty projects that position the Basque Country as a European benchmark in nature-based solutions