Skip to main content
22 jan 2024
  • Local public action
  • Climate change

Tapia: "Euskadik urrats eraldatzailea eman du Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legearekin, inor atzean utziko ez duena"

Tapia: "Euskadik urrats eraldatzailea eman du Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legearekin, inor atzean utziko ez duena"
"Lege honekin Euskadik erreferentziazko urrats bat ematen du, eraldatzailea dena. Historiako une bati eta une geopolitiko bati modu egokian erantzuten dio. Herri mailako akordio bat da, eta zentzu honetan eskerrak eman nahi dizkiet akordioa lortu duten hiru taldeei, EAJ-PNV, PSE eta EH Bilduri, egindako lanagatik. Hiru alderdiak posibilistak eta errealistak izan dira, eta horri esker akordio hori lortu izan ahal dugu".

Hauek dira konpromiso nabarmengarriak: klima-aldaketaren aurkako konpromisoa, energia fosilen ustiategietan desinbertsioa eta herritarren parte-hartzea

Tapia sailburuaren ustez, Lege berria lehendik dagoenetik eta Euskadiko errealitatera hurbiltzen denetik bereizitako tresna berria da, eta horrek esan nahi du "lehiakortasuna zaintzen duela, inor atzean utzi gabe enplegua zaintzeko. Jasangarria da, klima-aldaketaren mehatxuari erantzuten baitio. Bidezko legea izango dela esaten dugu, trantsizio justua egiteko eta enplegua zaintzeko aukera emango digulako, klima-anbizioari uko egin gabe".

Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Lege berrian lau ezaugarri nabarmentzekoak dira:
  1. Klima-aldaketaren aurkako inbertsio-konpromisoa
  2. Berriztagarrien ekoizleei onargarria den kanon bat ezartzen die, ingurunea konpentsatzeko ahalbidetuko duena.
  3. Energia fosilen ustiategietan desinbertsioak egitea aurreikusten da
  4. Zabalkundearen beharra eta herritarrak parte hartzea lehenetsiko dira

Source: Ihobe

You may also be interested in

21 apr 2026
  • Climate change
The Basque Country is hosting the European meeting of LIFE projects on climate action
15 dec 2025
  • Climate change
Spending on the Energy Transition and Climate within the Budget of the Basque Country is on an upward trend
21 nov 2025
  • Climate change
  • Adaptation
The Basque Country’s work on climate change adaptation will be featured in a new BBC series to be unveiled today at COP30 Brazil
10 nov 2025
  • Climate change
The COP30 climate summit kicks off in Brazil, seeking more funding and action from states