Skip to main content
12 mar 2024
  • Local public action

Udalsarea 2030ek Ttanta Egunean, 2030 Agendak tokiko eremuan dituen erronkak jorratuko dituen topaketan, hartuko du parte

Udalsarea 2030ek Ttanta Egunean, 2030 Agendak tokiko eremuan dituen erronkak jorratuko dituen topaketan, hartuko du parte
Izaro Basurko, Ihobeko Ingurumen Jasangarritasuneko teknikariak, tokiko politika publikoetan Garapen Jasangarrirako Helburuak ezartzeari helduko dion “Erronka partekatua” izeneko mahai-inguruan hartuko du parte. Izaro Basurkorekin batera, Antonio Casado de Rocha, Filosofian doktorea, EHUko irakaslea eta ikertzailea; Naiara Goia, Arantzazulab-eko zuzendari nagusia; eta Uxue Lorenz, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko senior researcher-a izango dira.

Ihobek, Udalsarea 2030en idazkaritza den aldetik, Udalerri Jasangarrien Euskal Sareak, tokiko ekintza jasangarria eta 2030 Tokiko Agenda sustatuz Euskadiko udal eta eskualdeen zerbitzura bi hamarkadatik gora egindako lanaren esperientzia aurkeztuko du Ttanta Egunean.



Aurretik, 2030 Agendaren praktikan tokiko esperientziei buruzko mahai-inguru bat egingo da. Bertan izango dira Begoña Beobide, Iraurgi Berritzeneko Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziako zuzendaria; Gloria Gonzalo Urtasun, Soriako Udaleko Berdintasun eta Berrikuntzen zinegotzia; Núria Marco Selma, Ampostako Udaleko (Tarragona) 1. alkateordea eta Hezkuntza, Klima Ekintza eta Landa Inguruneko zinegotzia; eta Iker Basurko, Zarauzko Udaleko Zarautz 2030eko zinegotzia, Proiektu estrategikoak, Mugikortasuna, Kontratazioa, Ogasuna eta Finantzak. Online, Felipe Ochoa Mogrovejo, Cuencako Udaleko (Ekuador) Nazioarteko Harremanen eta Lankidetzaren zuzendari nagusiak hartuko du parte.

Ongietorria Xabier Txurruka Zarauzko alkateak emango du. Ondoren, Carlos Mataix Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Giza Garapenerako Teknologiako Berrikuntza Zentroko zuzendariak toki-erakundeei buruz hitz egingo du, eraldaketarako giltzarri gisa. Irune Berasaluze Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantzako foru diputatuak Lurralde-Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendari buruz hitz egingo du. Zarauzko adierazpenaren ondoren, Jonan Fernández Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako Gizarte Trantsizioko eta 2030 Agendako idazkari nagusiak emango dio amaiera ekitaldiari.

Ttanta Egunaren antolaketarekin, Zarauzko Udalak hausnarketarako eta ikaskuntzarako gune aitzindaria eskaini nahi die udal erakundeei, eta jardunbide egokien katalogo bat zabaldu, tokiko erakundeek prozesu horretan aurkitu dituzten soluzioak erakusteko.



Source: Ihobe

You may also be interested in

07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction
17 oct 2024
  • Environmental communication
  • Local public action
More than a hundred activities will mobilise Basque citizens against climate change during ASTEKLIMA, the Basque Climate and Energy Week
26 sep 2024
  • Local public action
The Basque Government has presented twenty projects that position the Basque Country as a European benchmark in nature-based solutions