Skip to main content
21 may 2024

Under2 Coalition nazioarteko sareak Euskadik anbizio klimatikoan aitzindari diren eskualdeen artean egindako lana nabarmendu du

Under2 Coalition nazioarteko sareak Euskadik anbizio klimatikoan aitzindari diren eskualdeen artean egindako lana nabarmendu du

Aurten, Impact Report 2023 txostenak “Liderrak batzen eta aldaketa zuzentzen” du izenburua, eta Eusko Jaurlaritzaren lidergoa aitortzen du joan den ekainean Bruselan ospatu zen Europako eskualdeen arteko urteroko topaketan

Under2 nazioarteko koalizioaren txostenean jasotzen den bezala, urteroko topaketaren ondorioa izan zen erresilientziaren arloan eskualdeen arteko lankidetza handitu behar zela, bai eta naturan, bidezko trantsizioan eta enplegu berdean oinarritutako irtenbideak ere. Under2 Coalition-en ordezkatutako ministroek eta karguek estatuei eskatu zieten eskualdeetako gobernuei aukera eman ziezaietela erabaki-foroetara sartzeko, bai estatukoak bai nazioartekoak, klimari buruzko legeriak bikoiztasunak saiheste aldera eta estatu bakoitzaren legezko esparruetan eta jarduera koordinatuetan eskualdeetako errealitateak kontuan hartzeko.

Koalizioa osatzen duten Europako eskualdeetako ministroek, kontseilariek eta estatu-idazkariek hartu zuten parte urteko bileran: Andaluzia, Baden-Württemberg, Euskadi, Katalunia, Emilia-Romagna, Lombardia, Nafarroa, Ipar Westfaliako Renania, Eskozia, Västra Götaland eta Gales. Bestalde, Fuentes Milani enbaxadoreak, Espainiak Europar Batasunean duen ordezkari iraunkor laguntzaileak, ekintzarako deia egin zuen, 1,5 graduko helburua indarrean mantentzeko. Alde horretatik, Eskualdeen Batzordeak txalotu egin zituen bileran zeuden Europako eskualdeak, ahalegin handiak egin zituztelako herritarrak konpromiso klimatikoa bultzatzeko estrategiaren barruan sartzeko.

Under2 koalizioarentzat, joan den urteko mugarri nagusietako bat Dubaiko COPean tokiko eta eskualdeetako gobernuek lehen aldiz parte hartzea izan zen, lehen Tokiko Ekintza Klimatikoaren Gailurra programa ofizialaren barruan sartuz

Under2 Coalition-en txostenak ere jasotzen du, 2023ko mugarri aipagarri gisa, estatuek, eskualdeek eta hiriek ordezkaritza osoa izan zutela joan den abenduko Dubaiko COPean, Bloomberg Philanthropies-ek antolatutako Tokiko Ekintza Klimatikoko Gailurrarekin. Horri esker, ikusi ahal izan zen gobernu azpinazionalak oso eragin handia ari direla izaten, eta gauza asko egin zezaketela laguntza handiagoa izanez gero. Hala, Euskadik eta ekintza klimatikoan aurreratuta zeuden beste eskualde batzuek egindako eskaera historikoari erantzuten zitzaion, gobernantza multilateraleko beste eredu bat eraikitzeko, tokiko eta eskualdeko gobernuen ahotsa entzunda eta kontuan hartuta.

Under2 koalizioa COP29-ri begira ari da lanean, Bakunen (Azerbaijan) ospatuko dena 2024ko azaroan, erritmoa bizkortzeko eta gobernu kideekin lan gehiago egiteko asmoarekin.

Under2 Coalition-i buruz


Under2 Coalition sarea Climate Group-eko kide da, eta, 2015ean sortu zenetik, 2050ean edo lehenago zero emisio garbiak lortzeko konpromisoa hartu duten gobernu azpinazionalen sarerik handiena da. Gaur egun, koalizioak 177 estatu, eskualde, probintzia eta gobernu azpinazional ordezkatzen ditu, beste erakunde nazional eta azpinazional batzuekin batera; hau da, 270 eragile baino gehiago, munduko BPGren % 50 baino gehiago ordezkatzen dutenak.

Source: Ihobe

You may also be interested in

29 apr 2026
  • Citizen action
MATER and Alava Provincial Council, finalists in the European Week for Waste Reduction European Awards 2025
21 apr 2026
  • Climate change
The Basque Country is hosting the European meeting of LIFE projects on climate action
16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
10 apr 2026
  • Citizen action
The Basque Country involved in preparing a European catalogue for more ambitious youth participation with real impact