Ekoetxea Urdaibaik Pictio, pinturaren konpainian erakusketa jaso berri du
Pictiok ikusteko era bat erakutsi nahi du, egileek aipatutako eragin horien emaitza nola sentitzen duten adieraziz, konturatu gabeko oroitzapen gisa, pinturaren irudia ulertzeko dei eginez, natura eta paisaia irudikatzeko estilo aberastua lortuz, argazkilaritza piktorikoaren baloreak tartekatuz. Argazkilaritza estilo berri bat dirudi argazkilaritza eredu ezagunak aintzat hartuz. Erakusketa hau Portfolio Naturaleko kideek egindako hautespen zorrotzaren emaitza da, aukeratutako irudiak zazpi korronte artistikoek eragindako emaitzen arabera sailkatuak.
Pictio erakusketa Portfolio Natural taldearen laugarren talde erakusketa da, natura-paisaia argazkilaritzan ospetsuak diren 28 argazkilariren parte hartzearekin. Portfolio Naturaleko taldekideak sorkuntza sasoian zehar bizi izandako zazpi eredu piktorikoen eraginen arabera sailkatuta daude: inpresionismoa, surrealismoa, abstrakzioa, sinbolismoa, minimalismoa, pintura erromantikoa eta espresionismo abstraktoa.
Egileak
Portfolio Natural natura argazkilari talde batek egileen argazkiak erakutsi eta sustatzen dituzten eremu artistikoetan natura argazki gutxi ikustean sortutako proiektua da; artelan landuagoak, pertsonalagoak eta sormentsuagoak leheneztuz. Taldea 28 argazkilarik osatzen dute, Espainiako natura argazkilari onenen artekoak, argakilaritza lan mota honek behar duen duintasuna emateko helburuarekin, askotan bildumaegileek, galeriek eta erakundeek ahaztutako eremuan geratzen baitira. Horregatik lan hauei esparru artistikoetan lekua egin nahi diote zientzia dibulgaziotik, argazkilaritza dokumentalatik edo erakargarritasun turistikotik haratago doazen proiektuak garatuz.
Taldearen aniztasun interesgarriak, sormenezko argazkilaritzarekiko pasioak, norberarenganako exigentzia maila altuak eta itxuretatik haratago joan gaitezkeela sinistuta natur mundua modu estuagoan erakusteko dugun aukerak 28 dira, ezberdinak denak, natura modu ezberdinean ulertzen dutenak eta jada elkarrekin 13 urte egin dituztenak, esate baterako: Natura: Regards créatifs sur la nature (Editions Altus) liburuarenn eskutik, edo Arte y Naturaleza: Una mirada creativa, Natura: Regards créatifs sur la nature, Abstract: Así vemos la naturaleza y PICTIO, en compañía de la pintura erakusketa ibiltarien bitartez.
Pictio kartelean 2021ko otsailaren 7ra arte egongo da eta sarrera doanekoa izango da.
Busturian kokatutako Ekoetxea Urdaibai, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ingurumen zentroen sarearen parte da, eta Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak kudeatzen du.
Informazio gehiagorako:
Roque Pérez-Agote
Tlfno: 94 687 04 02 / 688 695 317
e-mail: koordinazioa.urdaibai@ekoetxea.eus
Source: Ihobe