- Local public action
Euskadiko hamabi udalerrik hartu zuten parte 2023ko Mugikortasunaren Europako Astean
Euskadiko hamabi udalerrik Amorebieta-Etxano, Bilbo, Donostia, Durango, Eibar, Ermua, Getxo, Hondarribia, Idiazabal, Irun, Leioa eta Gasteiz hartu dute parte 2023ko Mugikortasunaren Europako Astean, SEMeko Koordinazio Nazionaleko Bulego Teknikoak emandako datuen arabera.
SEM, 2002. urtetik irailaren 16tik 22ra bitartean egiten den Europa mailako ekimena da, eta mugikortasun jasangarriaren balioak sustatzea eta zabaltzea du helburu, tokiko agintariak eta herritar guztiak gure udalerriak gune osasungarriagoak, seguruagoak eta bizigarriagoak bihurtuko dituen mugikortasun jasangarriagoa lortzearen garrantziaz kontzientziatuz.
SEMen edizio honetarako aukeratutako gai nagusia Energia-eraginkortasuna izan zen. Energia-eraginkortasuna eta hiri-mugikortasuna estu lotuta daudelako aukeratu da gai hori 2023ko ediziorako.
Ermuak, Getxok eta Leioak neurri iraunkorrak hartu dituztela jakinarazi dute. Ermuaren kasuan, Hiri Mugikortasun Jasangarriko Plana izapidetu eta onartu da; Getxok bizikleten alokairu eta erabilera partekatuko sistema publikoak garatu eta oinezkoentzako kaleak sortu eta hedatu izana jakinarazi du; Leioak, berriz, udalerriko bidegorriak garatu ditu, irisgarritasun orokorra hobetu du eta eskola-bideak sustatzeko ikastetxeekiko harremana indartu du.
Ihobek, Udalsarea 2030en idazkaritza teknikoa den aldetik, duela bi hamarkadatik sustatu du udalerrien parte hartzea ekimen horretan.
Source: Ihobe