Skip to main content
08 jun 2022
  • Local public action

Materia organikoa etxean biltzeko Kripango sistema, erreferentzia Galiziako udalentzat

Materia organikoa etxean biltzeko Kripango sistema, erreferentzia Galiziako udalentzat

36 alkatek, zinegotzik, ingurumen-teknikarik eta konpostajeko maisu-maistrek osatutako ordezkaritzak Kripan bisitatu du, materia organikoa etxean biltzeko sistema, errefusa edukiontzien itxierak eta bio-hondakinen kudeaketa deszentralizatua bertatik bertara ezagutzeko.


Ordezkaritzaren barruan konpostajeko maisu-maistraren figura nabarmendu da. Vigoko Unibertsitateak Konpostajeko Maisutza Titulua ematen baitu bere eskaintza akademikoan, eta bere prestakuntza-proposamena ikasketa horiekin osatzen duen unibertsitate bakarra da. Pontevedrako probintzia aitzindaria izan zen komunitateko konpostajea bio-hondakinen kudeaketa-sistema gisa ezartzen, eta hiriburua ere lehena izan zen horiek instalatzen.


Bisitan, bertatik bertara ezagutu zituzten bio-hondakinen etxez etxeko bilketa, errefusa edukiontzien itxiera-sistema eta konpostaje-gunearen bidezko hondakinen kudeaketa.


Kripango Udalak eta Arabako Errioxan dagoen Guardiako Kuadrillak 2021eko martxotik dute ezarrita materia organikoaren (prestatutako edo prestatu gabeko janariaren hondarrak) bilketa. Kuadrillak eta Udalak birziklatzeko 130 ‘kit’ banatu zituzten erabiltzaileen artean. Kit hori, identifikazio-irakurgailua duen balde batek, errefusa edukiontzia irekitzen duen txartelak eta konpostaje-puntu batera sartzeko aukera ematen duen giltzak osatzen dute. Erabiltzaileek astelehen eta ostegunetan atera dezakete euren balde marroia etxe aurrera, 11:00ak baino lehen. Pertsonak ezin badu zerbitzua ordu horietan erabili, komunitateko konpostaje zerbitzua erabil dezake banatu zaion giltzaren bitartez.


Eskualdeko bilketa zerbitzuaren kontratua duen enpresak baldeak bildu eta komunitateko konpostaje-eremura eramaten ditu. Zatiki organikoaren tratamendu deszentralizatu horrek ez dakar prozesamendu-plantak eraikitzeko inbertsio handirik, eta bio-hondakina plantara eramateak sortuko lukeen berotegi-efektuko gasen isurketa saihesten da.


Arabako Errioxako materia organikoa komunitateko konpostajearen bidez kudeatzen da (konpostajea jatorrian, hainbat pertsonak, familiak edo sortzailek sortutako bio-hondakinak batera tratatzeko teknikaren erabilera, horretarako prestatutako eremu komun batean), eta gaur egun kudeaketa-sistema hori herri hauetan dago: Samaniegon, Lantziegon, Lapuebla de Labarcan, Bastidan, Oionen, Paganosen, Bilarren, Navaridasen, Kripanen, Guardian, Lezan eta Eltziegon. Azken horretan, aurtengo maiatzaren 9an eman zitzaion hasiera bio-hondakinak etxean biltzeari, Kripanen bezala. Alde nagusia, biztanle gehien dituen udalerria izateaz gain, sortzaile handiek (hotelak, jatetxeak, tabernak…) sortutako hondakinak biltzen direla da. Orain arte Kripanen lortutako emaitza onak direla eta, sistema Arabako Errioxako gainerako udalerrietara hedatu nahi da.

 


Source: Ihobe

You may also be interested in

07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction
17 oct 2024
  • Environmental communication
  • Local public action
More than a hundred activities will mobilise Basque citizens against climate change during ASTEKLIMA, the Basque Climate and Energy Week
26 sep 2024
  • Local public action
The Basque Government has presented twenty projects that position the Basque Country as a European benchmark in nature-based solutions