Skip to main content
20 jul 2021
  • Ecoinnovation

Ihobek Euskadin elikadura-sistema jasangarri bat lortzeko berrikuntza-sistema bat egiten parte hartu du

Ihobek Euskadin elikadura-sistema jasangarri bat lortzeko berrikuntza-sistema bat egiten parte hartu du
Fit4FoodFit4Food2030 Europako proiektu bat da, eta helburu du Europako elikadura-sistemaren aldaketa urgentea babestea, ikerketaren eta berrikuntzaren (I+B) ikuspegitik. Horretarako, plataforma bat sortu da hiri, eskualde eta Europako mailan. Bildutako informazioa Europako Batzordeari helarazten dio plataforma horrek, 2030ko I+B estrategia bat zehazteko.

Plataforma horren barruan, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Finantza Ekonomia II Saileko Mirene Begiristain eta Goiuri Alberdi ikertzaileen zuzendaritzapean, politika-laborategi bat sortu zen Euskadin. Zenbait erakunde publikok eta pribatuk parte hartu zuten; tartean, Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak. Lortutako emaitzekin, Euskadin 2030ean elikadura-sistema jasangarri bat lortzeko ikerketa- eta berrikuntza-estrategia egin da; joan den ekainaren 28an aurkeztu zen.

Fit4Food2030 proiektua Euskadin egiteko, UPV/EHUko Finantza Ekonomia II Sailak zuzenduta, elikadura-sistemarekin lotutako askotariko zenbait euskal eragilek elikadura-sistemari buruzko zenbait hausnarketa-saio egin zituzten 2019ko urriaren eta 2020ko urriaren artean.

Estrategiak 12 erronka eta 31 ekintza-plan ditu, eta horiek egiteko diziplinarteko lana behar da

Politika-laborategi horretan, Ihobez gain, beste erakunde publiko eta pribatu batzuek ere parte hartu zuten (BFA, HAZI, Neiker, AZTI, Euskadiko Elikadura Klusterra, UPV/EHU, Orkestra, Elika eta Leartiker), bai eta sindikatuek (EHNE eta ENBA) eta elkarteek (ENEEK, Bizilur, Ekoizpen Urduña, d'elikatuz, Openbide...) ere. Estrategiaren dokumentua UPV/EHUren Irakaskuntza eta Ikerketako Artxibo Digitalean dago, eta sarbidea irekia da.

Zenbait erronka nabarmentzen dira; tartean, ekoizleen lana ikusaraztearena, dela lehen sektorera sartzea errazteko, dela lehiakortasuna handitzeko, eta hezkuntzarena, elikadura-sistemaren barruko trantsizio ekosozialak bermatzeko berrikuntzaren oinarria baita.

Fit4Food2030 proiektua Euskadin zuzentzeaz arduratzen diren UPV/EHUko ikertzaileek euskal gizartearen eremu ezberdinetara hedatu nahi dute Euskadin elikadura-sistema jasangarri bat lortzeko ikerketa- eta berrikuntza-estrategia hau; izan ere, haien ustez, 2030era begira, bai eremu publikoan, bai pribatuan ikerketaren eta berrikuntzaren arloan egingo diren ekintzak analizatu eta ebaluatzeko behar den iparrorratza izan daiteke.

Source: Ihobe

You may also be interested in

29 may 2024
  • Ecoinnovation
  • Circular economy
  • Ecodesign
The Basque Country will once again host the largest circular economy event in southern Europe in April 2025
11 apr 2024
  • Circular economy
  • Ecodesign
  • Ecoinnovation
The World Circular Economy Forum selects the Basque Country to showcase its track record on advanced training on the circular economy and related services
26 mar 2024
  • Soil protection
  • Ecoinnovation
Ihobe takes part in the launch of the European innovation platform for environmental agencies
25 mar 2024
  • Ecodesign
  • Circular economy
  • Ecoinnovation
The first comprehensive calculator to measure the carbon footprint, environmental footprint and circularity indicators of organisations, products and services launched