28
may
2020
- Circular economy
IHOBEk laguntza ematen dio Sidenorri ekonomia zirkularreko bi proiektutan, altzairuaren ekoizpenean eraginkortasun handiagoa lortzeko
IHOBEk, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza Sailari atxikitako ingurumen-jarduketarako sozietate publikoak, 30.000 euroko dirulaguntza emango du Sidenorrek ekonomia zirkularraren arloan onartutako bi proiektuetako bakoitzean. Proiektu horien helburua ekoizpen-prozesu eraginkorragoa lortzea da, lehengaien kontsumo txikiagoarekin. Sidenorri altzairu luze berezien ekoizpenean espezializatutako enpresari emandako dirulaguntza euskal industrian ekodiseinuko eta ekonomia zirkularreko proiektu berritzaileak egiteko laguntza-programaren barruan sartzen da. Programa horrek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketa du.
IHOBE sozietate publikoak Sidenorri emango dizkion laguntzak bi proiektutarako izango dira. Lehenak TERMOSLAG izena du, eta bere helburu nagusia Arku Labe Elektrikoko (ALE) altzairu likidoa iraultzeko fasean zepatik koilarara pasatzearen online kontrola egitea da, kamera termografiko bat garatuz eta instalatuz.
Emaitza fabrikazio-prozesu eraginkorragoa da, natura-baliabideak modu arduratsuan erabiltzen dituena, zepatik bigarren mailako metalurgiara igarotzea minimizatzeari esker, energia- eta lehengai-gastu handiagoak saihestuz.
Proiektu honetan, koilararen bibrazioak neurtuko dira altzairua fintzeko prozesuan. Bibrazio hauek, neurri handi batean, koilara barruan dagoen altzairu likidoaren mugimenduaren ondorio dira; metal likidoaren zirkulazioa, berriz, tapoi porotsu baten bidez lortzen den gasaren injekzio aldakor baina jarraituari esker posible da. Azken helburua da, hain zuzen, agitazio-energia bibrazio-neurrien arabera ezaugarritu ahal izatea.
Proiektua gauzatzeak koilaran altzairuaren agitazioa kontrolatzeko eta karakterizatzeko zaintza- eta aholkularitza-sistema bat ahalbidetuko du, bigarren mailako metalurgia-prozesu eraginkorragoa lortuz eta ingurumenari lagunduz energia elektrikoaren kontsumoaren murrizketaren bidez.
Altzairua ekoizteko Sidenorren ahalmena milioi bat tonatik gorakoa da urtean, eta automobilgintzaren, makinen eta ekipamendu-ondasunen, energiaren, meatzaritzaren, trenbidearen eta sektore petrokimikoaren piezak eta osagaiak fabrikatzeko erabiltzen da batez ere. Sektore horietan guztietan, Sidenorren altzairu berezia erantzukizun handiko produktuak fabrikatzeko erabiltzen da.
Zepak ALE irauli arte gutxiago pasatzea
IHOBE sozietate publikoak Sidenorri emango dizkion laguntzak bi proiektutarako izango dira. Lehenak TERMOSLAG izena du, eta bere helburu nagusia Arku Labe Elektrikoko (ALE) altzairu likidoa iraultzeko fasean zepatik koilarara pasatzearen online kontrola egitea da, kamera termografiko bat garatuz eta instalatuz.
Helburua da altzairura pasa daitekeen zepa-kopurua % 10 murriztea.
Horrek lehengaiaren eta energiaren kontsumoa murriztea ekarriko du, bigarren mailako metalurgia-prozesua ahalik eta gehien optimizatzeari esker, eta, gainera, altzairuaren kalitatea hobetzea ere lortuko da.Emaitza fabrikazio-prozesu eraginkorragoa da, natura-baliabideak modu arduratsuan erabiltzen dituena, zepatik bigarren mailako metalurgiara igarotzea minimizatzeari esker, energia- eta lehengai-gastu handiagoak saihestuz.
Altzairuaren agitazioa koilaran kontrolatzea
Bigarren proiektuak, STIRLADLE izenekoak, online kontrol-sistema bat garatu eta inplementatu nahi du koilaretako altzairuaren agitazioaren karakterizazio zehatza egiteko, bai eta inplementatutako sentsore adimendunetatik ateratako agitazioari buruzko informazioa aztertzeko ere. Sistema horri esker, prozesuen produktibitatea eta kontrola hobetuko dira, prozesu-aldagaiak monitorizatzeko sistema berrien bidez. Gainera, altzairuaren kalitate-indizeak handituko dira, eta kalitate-akatsen ondoriozko totxoaren txatarramendua murriztuko da; horrek energia-efizientzia eta erdi-produktua lortzeko erabilitako baliabideak hobetuko ditu.Proiektu honetan, koilararen bibrazioak neurtuko dira altzairua fintzeko prozesuan. Bibrazio hauek, neurri handi batean, koilara barruan dagoen altzairu likidoaren mugimenduaren ondorio dira; metal likidoaren zirkulazioa, berriz, tapoi porotsu baten bidez lortzen den gasaren injekzio aldakor baina jarraituari esker posible da. Azken helburua da, hain zuzen, agitazio-energia bibrazio-neurrien arabera ezaugarritu ahal izatea.

Source: Ihobe