Skip to main content
03 aug 2021
  • Corporate

Ihobe-k 2021eko bigarren hiruhilekoan egindako aurrerapenen laburpena aurkeztu du

Ihobe-k 2021eko bigarren hiruhilekoan egindako aurrerapenen laburpena aurkeztu du
Alderdi azpimarragarrien artean, Ihobe-k ingurumen-legeria berria garatzeari eta jasangarritasunaren aldeko plangintzari emandako etengabeko babesa daude. Besteak beste, bai Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Plan Estrategikoa bai Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren Plan Estrategikoa berrikuste-prozesuan daude jada, eta 2030erako V. Ingurumen Esparru Programaren lanketa hasi da, Euskadiko 2020ko Ingurumenaren Egoera Gobernu Kontseiluan aurkeztuta.

Gainera, Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planak izapidetze-prozesuan jarraitzen du, eta Lurzorua Babesteko Estrategia eta Erosketa eta Kontratazio Berdeko Programa prozesu hori hastear daude.

Legegintzaren arloan, parte hartzeko tailerrak egin dira eragile instituzional, ekonomiko eta sozialekin, Energia Trantsizioko eta Klima Aldaketako Legearen aurreproiektuaren oinarrizko dokumentua kontrastatzeko.

Enplegu eta ekintzailetza berdeko programei dagokienez, Basque Circular Hub-en esparruan Circular Berrindartzea programa, jarri da abian, helburu bikoitzarekin: batetik, Euskadin gazteen enplegua sustatzea; eta, bestetik, euskal enpresei ekonomia zirkularrerako trantsizioa erraztea.

Bigarren hiruhileko honetan, bestetik, 2021eko Ekoberrikuntza Zirkularreko Programa abiarazi da, enpresa-sektorean ekodiseinu, erakustaldi eta ekoberrikuntza estrategikoko proiektuak babesteko, bai eta Tokiko Ekoberrikuntza Klimatikorako Laguntza Programaren edizio berria ere.

COP GlasgowLIFE Ip Urban Klima 2050-en jarduera egoki ari da aurrera egiten. Nabarmentzekoa da Klima 2050 Estrategiaren jarraipen-txostenaren aurrerapena eta berotegi-efektuko isuriak kalkulatzeko tresnak tokiko erakundeekin bateratzeko lana. Ildo horretan, aipagarria da, halaber, 2021eko ekainaren 19an 21 euskal udalerrik klima-aldaketaren eta trantsizio energetikoaren erronkan egindako lana aitortzeko egin zen aintzatespen-ekitaldia. Ihobe-ren klimaren arloko ekintzak, halaber, Euskadiko BEGen azken inbentario ofiziala argitaratzea ekarri du.

Glasgowko COP26rako ibilbide-orria eraikitze aldera, horrekin lotutako ekitaldiak antolatu dira, hala nola «Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko eta arrakala murrizteko sektore anitzeko lankidetza», PreCOP26-en All4Climate-Italy 2021 programaren barne hartua.

Ekonomia zirkularrari dagokionez, ekainaren 9an Basque Ecodesign Centerren akordio berria sinatu zen; guztira, 14 euskal enpresa sartu dira akordio berri horretan, aurrekoan baino % 45 gehiago. Bigarren hiruhileko honetan, gainera, Ihobe-k gaikako eraispenari eta hondakinak jatorrian bereizteari buruzko ikastaro bat gidatu du, bai eta ekonomia zirkularrari eta pandemia osteko aroan sektore publikoarentzat dituen aukerei buruzko beste bat ere.

Udalsarea 2030ek bere esparru estrategiko eta gobernantza-esparru berria egiteko partaidetza-prozesua amaitu du. Prozesu horri esker, bere kideen eskaerak eta interesak jaso dira, sinatu eta atxikitzeko hurrengo fasera igarotzeko. Udalsarea 2030en esparruan, halaber, toki-erakundeei garapen jasangarrirako 2021eko laguntzen agindua izapidetzen lagundu zaie.

Ekoetxeak sareak bere 2024rako esparru estrategikoaren diseinua amaitu du. Zentroen digitalizazioa eta berrikuntza pedagogikoa hurrengo urteetan landu beharreko funtsezko alderdiak dira. Horien bidez, eredu malguago, irekiago eta komunikatiboago bat ezarri behar dute, beste sozializazio-gune batzuk ere biltzeko. Horrez gain, Biodibertsitatearen Munduko Egunarekin bat egin zuen sareak, programazio berezi batekin.

Basque Green Deal2021eko maiatzaren 12an, Basque Green Deal-aren aurkezpenean, lehendakariarekin eta Arantxa Tapia sailburuarekin batera, Ihobe-k eta EEEk klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruz herritarrek duten pertzepzioaren azken azterketaren ondorio nagusiak aurkeztu zituzten.

Aurrerapen Txostena Ihobe-k bezeroei, erakunde hornitzaileei eta, oro har, herritarrei Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari atxikitako sozietate publiko horrek bere jardunean egindako aurrerapen esanguratsuenak ezagutarazteko duen tresna da.


Source: Ihobe

You may also be interested in

27 mar 2026
  • Corporate
Ihobe drove 639 initiatives by local authorities and mobilised more than 2,200 businesses in 2025 to move the Basque Country's energy and climate transition forward
10 jan 2025
  • Corporate
  • Environmental communication
José Antonio Armolea: "Talking to the Administration makes it easier for companies to comply with environmental legislation"
30 sep 2024
  • Corporate
The report on Ihobe's activity during the first half of 2024 released
24 apr 2024
  • Corporate
Ihobe rounds off its 40th anniversary by consolidating its leadership in decarbonisation and environmental improvement in the Basque Country