Skip to main content
08 jul 2022
  • Circular economy
  • Local public action

Euskadik Europako Etiketa Ekologikoarekin ziurtatutako 36 ostatu ditu

Euskadik Europako Etiketa Ekologikoarekin ziurtatutako 36 ostatu ditu
Euskadi da ekoetiketarekin egiaztatutako ostatuen rankingean liderra Estatu osoan, Europako helmuga nagusi gisa kokatuz halako azpiegitura duten beste batzuen aurrean: Herbehereak (25 ostatu), Eslovenia (13), Kroazia eta Malta (6) edo Portugal (5).

Euskadin Europako etiketa ekologikoa duten 36 turismo-ostatuak ingurumen-ziurtagiri hori duten estatuko mota horretako 51 ostatuen % 69 dira, eta horrek erakusten du Euskadiko ostatu-sektorearen jasangarritasunarekiko konpromiso-maila. 36 ostatu horietatik 11 Araban, 15 Bizkaian eta 10 Gipuzkoan daude. Austriak (39 ostatu), Italiak (55) eta Frantziak (182) bakarrik gainditzen dute Euskadi ranking horretan.

Ostatu horiek, beren kontsumoak minimizatzeaz eta kontrolatzeaz gain, berokuntza- eta argiztapen-ekipamendu efizienteak dituzte; ura aurrezteko gailuak instalatuta dauzkate; garraiobide jasangarriak sustatzen dituzte; eta tokiko produktuak eta produktu ekologikoak eskaintzen dizkiete ostalariei.

AkelarreEBren zigilu ekologiko zorrotza lortu duen azken euskal ostatua Pedro Subijanaren Akelarre hotela izan da, Donostian. Hotel horrek, besteak beste, ingurumenarekiko duen konpromisoa erakusten du eguzki-plakak energia berriztagarri eta jasangarriaren sistema gisa erabiliz, kutsadurarik eragin gabe energia-kontsumoa murrizten duena; ibilgailu elektrikoentzako karga-puntuak instalatuz; landare-ehunak erabiliz ohe-arropetan, langileen uniformeetan eta abar; edo KM0 Produktuaren politika bultzatuz, ahal den neurrian tokiko eta nazioko hornitzaileekin lan eginez, horrela materiaren garraioa murriztuz, hondakinak gutxituz eta tokiko lana sortzen lagunduz.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila da organo eskuduna ingurumen-irizpide zorrotzak betetzen direla ostatuaren instalazioetan bertan egiaztatzeko, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren bitartez.

Eskakizun horien artean hauek nabarmentzen dira: ingurumena kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema dokumentatu bat ezartzea, ingurumen-jarduna hobetzeko erregistroak eta neurketa eskatzen dituena; ingurumen-arloko legeria betetzea, baita aplikatu beharreko sektoreko eta laneko legeria ere; arlo desberdinetan ezartzen diren 22 nahitaezko irizpide betetzea (kudeaketa orokorra, energia, ura, hondakinak eta hondakin-urak eta beste irizpide batzuk, hala nola garraio jasangarria); eta gutxieneko puntuazio bat lortzea hautazko irizpideen multzo bati dagokionez, ostatuak eskaintzen dituen zerbitzuen araberakoa. Ostatuak, gainera, arlo horretan duen konpromisoa adierazi behar die ostalariei, eta gonbita egin behar die beren portaerarekin ingurumena gehiago babesten lagun dezaten.

Europako Etiketa Ekologikoa Europako Batzordearen ingurumen-aitorpen eta -identifikazio ofizialaren sistema da. Sistema egiazkoa, zorrotza eta borondatezkoa da, ingurumen-inpaktu txikiagoa duten produktuak eta zerbitzuak sustatzen dituena, baliabideak modu efizientean erabiltzen eta ingurumena eraginkortasunez babesten laguntzeko. Logotipoaren bidez, kontsumitzaileak azkar eta erraz identifika ditzake.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu webgune honetan Euskadin zigilu ekologiko hori lortzeko prozedura. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoan ziurtatutako ostatuei buruzko informazioa ere badago Ihobek argitaratutako Ostatu turistikoentzako Europa Batasunaren Etiketa Ekologikoa liburuxkan. Arduraz bidaiatu eta ingurumenarekin konprometitutako ostatuak hautatu.

Source: Ihobe

You may also be interested in

16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
30 mar 2026
  • Circular economy
The ‘Basque Country’s Circular Economy Indicators 2026’ report shows better recycling, material productivity and green public procurement
04 apr 2025
  • Circular economy
Alexander Boto, Ihobe General manager: 'Strengthening the circular economic model will enable Basque companies to face the changes in the international arena'
03 apr 2025
  • Circular economy
Fagor Ederlan, Somos Oreka, Gamesa Gearbox and Fuelium, winners for their circular solutions and products at the Basque Circular Summit 2025