- Local public action
Emisio Gutxiko Eremuko Lantaldeak hirugarren bilera egin du
Udalsarea 2030eko Emisio Gutxiko Eremuko (EGE) Lantaldeak hirugarren bilera egin du, eta Bilboko, Gasteizko, Donostiako, Getxoko eta Irungo udaletako ordezkariek eta zenbait erakundetako, EUDEL eta Ihobe, besteak beste, ordezkariek parte hartu dute bertan. Bileran, halaber, Bartzelonako, Madrilgo eta Gijongo EGEn oinarrizko analisi konparatuaren laburpena, horiei lotutako jurisprudentzia eta horietan ikasitakoak aurkeztu ziren.
Taldearen helburua Udalsarea 2030en esparruan, Emisio Gutxiko Eremuak diseinatzeko eta ezartzeko prozesuan sortzen diren esperientziak, oztopoak, mugak edo arazoak partekatzeko espazioa eskaintzea da.
Bilboko Udaletik, diseinatzen ari diren proposamena azaldu zuten, bertan, mugatutako eremuak Abando eta Indautxu auzoak barne hartuko lituzke. Murrizketak B etiketa duten eta etiketarik ez duten ibilgailuei eragingo lieke, hau da, erroldatuta dagoen eta zirkulatzen ari den parkearen % 50ari. 2030erako hiriko trafikoa % 30 murriztea espero da, kontuan hartuta egoiliarrak eta mugikortasun urria dutenak EGEn sar daitezkeela, baimendutako etiketak eduki ez arren.
Irungo Udalak, martxan jartzeko epeari dagokionez, 2024. urte osoan zehar prozesuan lan egitea aurreikusten dutela azaldu zuen. Aurreikusita dago HMJPa laster onartzea, eta bertan, TAOren erdigunearekin bat datorren erdialdeko emisio gutxiko eremua jasotzen da.
Gaur egun, emisio gutxiko eremuaren diagnostiko bat egiten ari dira, eta airearen kalitatea neurtzeko estazio bat jarriko dute, ekainera arte bi puntutan bi neurketa-kanpaina egiteko.
Gasteizen kasuan, EGEren proiektua urte amaierarako izatea eta, ondoren, ordenantza egitea espero da. Barne hartuko dituen guneak Alde Zaharra eta Zabalgunea izango dira.
Getxoko Udalak, bere aldetik, diagnostikoaren lehen fasea karakterizazioa egin du, eta orain herriko airearen kalitatea aztertzeko prozesuan ari dira.
Donostiaren kasuan, bi fasetan gauzatuko den eta 2030ari begiratuko dion plana izango da. Lehenengo fasean etiketarik gabeko ibilgailuak debekatuko dira; eta bigarren fasean, 2030erako B etiketak debekatuko dira. Hirian duten arazoetako bat atzerriko ibilgailuen sarrera eta joan-etorria kontrolatzea da. Etiketetarako, herrialdeen etiketen baliokidetasuna egitea aurreikusten da, ibilgailuaren data zein den jakiteko.
Source: Ihobe