Skip to main content
29 apr 2021
  • Environmental planning

Ihobek klima-aldaketaren aurka ez jardutearen inguruko hausnarketa bat konpartitu du britainiar gobernuareki

Ihobek klima-aldaketaren aurka ez jardutearen inguruko hausnarketa bat konpartitu du britainiar gobernuareki
Galdera horri eta beste batzuei erantzun die Ainhize Butrónek, Ihobe – Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoko Klima-ekintzaren arloko teknikariak, ‘Klima-aldatzen ari da. Zegatik ez gara horren kontra aritzen?’ izenburupean online emandako hitzaldian. Antolatzailea Natural England izan da, Erresuma Batuko eta Ipar Irlandako Ingurumen, Elikadura eta Landa-gaietako erakunde publikoa (DEFRA), hots, Erresuma Batuko klima-ekintzaren kudeaketaren erreferentea.

Ainhize Butrónek, Ihobe sozietate publikoko Klima-ekintzaren arloko teknikariak, “ekintzarik ezaren dragoiei” buruzko informazio-hitzaldi bat eman du, klima-aldaketari aurre egiteko ekintza oztopatzen duten barrera psikologikoei buruzko teoria hori azalduz

Bertan, Ainhize Butrónek konpartitu ditu, britainiar gobernuko 120 Ingurumen-teknikarirekin baino gehiagorekin, C.7.1. Ekintzaren baitan Ihobe sozietate publikoak azken aldi honetan garatu dituen ingurumen-psikologiako tresna batzuk. Herritarren ahalduntzeari buruzko Ekintza hori Urban Klima 2050 LIFE proiektu integratuan dago sartuta, eta beraren helburua da herritarrak klima-ekintzaren alde mobilizatzea eta ahalduntzea. Ekimen horren baitan, Ihobek UPV/EHUko Ingurumen-psikologiako taldearekin kolaboratu zuen zenbait teoria psikologikoren aplikazioan, helburu honekin: diagnostiko bat egitea eta herritarren ahalduntzerako inflexio-puntu bat ekarriko zuten ekintzak diseinatzea.

Zehazki, hitzaldiak ekintzarik ezaren edo ez jardutearen kontzeptua sakondu du, klima-aldaketaren eta naturaren kontserbazioaren testuinguruaren oinarrian dauden barrera psikologikoak aztertuz, Robert Giffordek (Victoriako Unibertsitatea, Kanada) bultzatutako “ekintzarik ezaren dragoien” teoriaren bitartez kontzientzia lortzeko xedez.

Planteamendu horrek ezartzen duenez, klima-aldaketaren kontra ez aritzearen arrazoiak zenbait barreratatik etor daitezke, hots, “dragoi” deritzen barreretatik. Izan ere, barrera horiek eragina dute gizabanakoengan ingurumenaren alde jokatzerakoan edo ez jokatzerakoan, besteak beste haien ezaugarri pertsonalengatik, faktore soziokulturalengatik eta testuinguruagatik. Azkenik, teoriak esaten du gizabanakoen jokabidea aldatzeko eta jarduten hastera eramateko dagoen modu bakarra dela dragoiak banan-banan gainditzea.

Natural England Erresuma Batuko eta Ipar Irlandako Ingurumen, Elikadura eta Landa-gaietako Sailaren agentzia publikoa da (DEFRA), eta beraren ardura da britainiar natura-ingurunearen babesa eta hobekuntza bermatzea

Ihobek helburu bat lortu nahi du Ingurumen-psikologiaren teoria horren inguruko gogoetak Natural Englandeko pertsonal teknikoarekin konpartitzearen bidez, alegia, erakundearen barneko hausnarketa kolektibo bat piztea, horren bidez aztertzeko ea behar bezainbeste ahaleginak egiten ari diren klima-ekintza naturaren kontserbazioaren kudeaketan sustatzeko. Natural England erakundearen ardura da Ingalaterrako natura-ingurunea babestea eta hobetzea, hango lurra, flora eta fauna, ur geza eta itsas eremuak, geologia eta lurzoruak barne sartuta. Halaber, beste ardura bat da pertsonei laguntzea natura-inguruneaz gozatzen eta ingurune hori ulertzen eta bertara iristen.

Ainhize Butrón, Ekologian doktoratutako biologoa, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Ihobe sozietate publikoko Klima Ekintzaren saileko teknikaria da.

Source: Ihobe

You may also be interested in

26 nov 2025
  • Waste
  • Environmental planning
Josu Bilbao, Basque Deputy Minister for the Environment: ‘we are increasingly recycling more and less is ending up in landfill’
14 mar 2025
  • Environmental planning
The Basque Country consolidates its environmental protection with significant improvements in air quality and emissions reduction according to its Environmental Outlook 2024 Report
03 mar 2025
  • Environmental planning
2024, a year of transformative action for Ihobe and the Basque Country
21 dec 2024
  • Environmental planning
Bizkaia Provincial Government, the Duara Association, Maestro Garazi Rivero School, Eroski, and the surfer Garazi Sánchez to represent the Basque Country in the European Week for Waste Reduction Awards