18
may
2021
- Environmental planning
Nazioarteko sinposio bat egingo da Cristina Iglesiasen Donostiako Hondalea obraren inaugurazioarekin batera
Hondalea esku-hartze artistikoaren inaugurazioa ekainaren 5eko eta 6ko asteburuan egingo da eta, horren aurretik, ekainaren 3an eta 4an, «Kostalde Harritsua Geologia, Ekologia, Eskultura» nazioarteko sinposioa egingo da (Donostia Sustainability Forumaren parte da, gainera), Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroek eta BBVA Fundazioak antolatuta eta, besteak beste, Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuaren laguntzarekin.
Topaketaren gaiak lotuta daude Cristina Iglesiasen obrarekin (Hondalea obraren egilea da bera), eta zenbait aditu bilduko dira artearen, literaturaren, geologiaren eta ekologiaren arloetako pentsamendua partekatzeko bi saiotan (ekainaren 3ko arratsaldea eta ekainaren 4ko goiza), Donostiako Aquariumaren auditoriumean.
Honako hauek zuzenduko dute sinposioa: James Lingwood arte garaikideko aditu, Artangel erakunde artistikoko zuzendari eta sortzailekideak, Adolfo Uriarte geologo, ozeanografo eta Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariak eta Manuel Soto Biologia Zelularreko katedradun eta Itsas Biologia eta Bioteknologia Esperimentalen Ikerketa Zentroko (UPV/EHUren PIE Plentziako Itsas Estazioa) zuzendariordeak.
Gainera, honako hizlari hauek izango dira, besteak beste: Asier Hilario, Zumaiako Flysharen Geoparkeko zuzendari eta geoondarean, geoparkeetan, geokontserbazioan eta geoturismoan nazioarteko esperientzia handia duen geologoa; Carlos Duarte, BBVA Fundazioaren Ezagutzaren Mugak sariduna, Ekologia eta Kontserbazioaren Biologia kategorian; Penelope Curtis, arte garaikideko aditua; eta Russel Fergusson, Kaliforniako Unibertsitatekoa (Los Angeleseko campusa) eta Cristina Iglesiasen obran aditua.
Sinposioak bi modalitate izango ditu: batetik, aurrez aurrekoa (edukiera mugatua izango da, COVID-19aren ondoriozko murrizketak direla eta) eta, bestetik, onlinekoa, Zoom plataformaren bidezkoa. Matrikulak 20 euro balio du pertsonako, eta www.uik.eus webgunean egin daiteke.
Itsasargiaren etxea Hondalea obra bisitatzeko publikoari irekitzeari dagokionez, tokiak duen edukiera mugatua dela-eta eta ingurua ahalik eta gehien zaintze aldera, bisita aurrez erreserbatu beharko da webgune honetan: www.hondalea.eus. Erreserba egin ondoren, bisita doakoa izango da; uhartera doan itsasontziaren joan-etorriko txartela bakarrik ordainduko da (kaitik ateratzen da itsasontzia). Nolanahi ere, ireki eta lehen bi asteetan, ekainaren 5etik 15era, itsasontzi-bidaia doakoa izango da.

Source: Ihobe