Skip to main content
07 feb 2023
  • Local public action

Udalsarea 2030 Euskadiko 2030 Agendaren jarraipen- eta ebaluazio-adierazleen sistema berria egiteko prozesuan parte hartzen ari da

Udalsarea 2030 Euskadiko 2030 Agendaren jarraipen- eta ebaluazio-adierazleen sistema berria egiteko prozesuan parte hartzen ari da

Udalsarea 2030ek, 2030 Agendari dagokionez Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundien eta udalen politikak batera ebaluatzeko 53 adierazleren sistema berriaren garapenean hartu du parte. Ekimen berri hori urtarrilaren 30ean aurkeztu zuten Lehendakaritzan Josu Iradi Eustateko zuzendari nagusiak, eta Jonan Fernández Trantsizio Sozialeko eta Agenda 2030eko idazkari nagusiak, Gobernantzako Lantaldeak eta Agenda 2030 Euskadi Foroko Batzorde Jasangarriak elkarrekin egindako bileraren barruan.


Adierazleen tresnak Garapen Jasangarrirako 17 Helburuen eta Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren 169 jomugen betetze-maila kuantifikatzeko eta ebaluatzeko aukera ematen du.

Eustaten webgunean eskuragarri dagoen 53 adierazlez osatutako analisi-sistema berri horren berritasun nagusiak Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundien eta udalen politika publikoen baterako jarraipena eta ebaluazioa egiteko aukera emango du. Horrela, udal-eremuraino bereiz daitekeen informazioak herrialde-ikuspegia eskainiko du Garapen Jasangarrirako Helburuak lerrokatzeari eta betetzeari dagokionez.


Aurkeztutako adierazleen panelean, lehen aldiz sartu dira Euskadiko 251 udalerrietarako eta 20 eskualde estatistikoetarako datuak. Horrela, euskal udalerri bakoitzerako, Garapen Jasangarrirako Helburuetako 12ri lotutako Nazio Batuen 20 jomugen berri ematen duten 53 estatistika-adierazle bereiz daitezke. Eustaten Euskal AEko Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren adierazleak hedatzeko plataforman daude eskuragarri.


Horrela, Jonan Fernandezek adierazi duenez, “2030 Agendarekiko konpromisoa gauzatzeari dagokionez, adierazleen panelaren konfigurazio bateratu eta instituzional hori tresna aitzindari eta berritzailea da nazioartean”.


Informazio gehigarria


Josu Iradik gogorarazi duenez, “gaur aurkeztu diren 53 adierazle horiez gain, Eustaten plataformak, Nazio Batuen 112 adierazle globalen eta 2030 Agendaren 85 jomugen berri ematen duten 280 adierazle estatistiko ditu. Aipatzekoa da Agendaren 17 helburuak, gutxienez, adierazle baten edo gehiagoren informazioa jasotzen duela, hilabetez-hilabete hazten doan prozesu dinamikoan”.


Adierazle horiek Udalsarea 2030en adierazle-sisteman txertatuko dira, tokiko jasangarritasun-politiken ebaluazioaren eta Tokiko 2030 Agenda Planen esparruan erabiltzeko eta jarraipena egiteko.

Source: Ihobe

You may also be interested in

07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction
17 oct 2024
  • Environmental communication
  • Local public action
More than a hundred activities will mobilise Basque citizens against climate change during ASTEKLIMA, the Basque Climate and Energy Week
26 sep 2024
  • Local public action
The Basque Government has presented twenty projects that position the Basque Country as a European benchmark in nature-based solutions