- Local public action
Emisio Txikiko Eremuen Lantaldeak bigarren bilera egin du
Udalsarea 2030eko Emisio Txikiko Eremuen Lantaldeak bigarren bilera egin du, eta Bilboko, Gasteizko, Donostiako, Getxoko eta Irungo udaletako ordezkariek eta EEE, Eudel, Ihobe eta Eusko Jaurlaritzako Airearen Kalitatearen Zerbitzuko ordezkariek parte hartu dute.
Talde horren helburua Udalsarea 2030en esparruan Emisio Txikiko Eremuak (ETE) diseinatzeko eta ezartzeko prozesuan sortzen diren esperientziak, oztopoak, mugak edo arazoak partekatzeko espazioa eskaintzea da.
Bileran arau-esparrua eta erregulazio onaren printzipioak aurkeztu ziren: ETEak eta horien testuingurua arautzen dituen 1052/2022 Dekretua.
Era berean, Madrilen, Bartzelonan eta Xixonen dagoeneko ezarrita dauden eremuetako araubide juridikoak zehaztu ziren, eta auzitegiek hiru hiri horietako aurreko ETEak atzera botatzeko arrazoiak eta horien justifikazioa azaldu ziren.
Udalek, hainbat zalantza planteatu zituzten, hala nola, atzerriko ibilgailuen (Donostia edo Irun bezalako hirietara sartzen diren ibilgailuen ehuneko handia) etiketak kontrolatzeko zailtasuna, izan ere nazioarteko esparruan ez da homogeneoa; salbuespenak edo luzapenak izan ditzaketen gune jakin batzuk egoteko aukera; memoria ekonomikoa proiektuan bertan aurkeztea; edo ETEei errekurtsoak aurkeztu dizkieten kolektiboak.
Azkenik, Bilboko, Irungo, Gasteizko, Getxoko eta Donostiako udalek azken bileraz geroztik egindako aurrerapenak azaldu zituzten.
Source: Ihobe