Skip to main content
25 oct 2021
  • Environmental planning
  • Circular economy

Orkestrak eta Ihobek txosten bat egin dute Europako Itun Berdeak Euskadiren lehiakortasunerako dituen aukeren gainean

Orkestrak eta Ihobek txosten bat egin dute Europako Itun Berdeak Euskadiren lehiakortasunerako dituen aukeren gainean

Euskal ekonomian finkatuta dauden sektoreak –hala nola eraikuntza, energiaren industria eta automobilgintza– dira hobekien kokatuta daudenak, IKTen, mugikortasunaren, bioekonomiaren eta ekonomia zirkularraren sektore berriagoekin batera

Azterlanaren arabera, enpresen lehiakortasuna hobetzeko aukerak euskal ekonomiaren sektore finkatuetan sortzen dira, hala nola eraikuntzan, energiaren industria intentsiboan, energiaren sektorean eta automobilgintzan, bai eta ezagutza eta indarguneak batzen ari diren beste sektore, balio-kate edo jarduera berriago batzuetan ere; besteak beste, ekonomia zirkularrean (material berriak, ekodiseinua eta hondakinen kudeaketa, esaterako), IKTetan, mugikortasun jasangarrian eta bioekonomian.

Enpresek produktuen, zerbitzuen eta prozesuen jasangarritasunetik abiatuta lehiakortasuna areagotzeko duten bidea honako hau da: materialen eta energiaren kontsumoaren eraginkortasuna areagotzera bideratutako enpresa-estrategia berriak hartzea; produktu eta zerbitzu jasangarrien inguruan espezializazio- eta bereizketa-estrategiak zabaltzea, eta balio-proposamenak dibertsifikatzea produktu eta zerbitzu berriekin, negozio-eredu berrien bidez.

Txostenaren arabera, Itun Berdeak aukera paregabea eskaintzen dio Euskadiri espezializazio adimendunaren estrategian aurrera egiteko

Txostenaren arabera, Europako Itun Berdeak aukera paregabea ematen dio Euskadiri, espezializazio adimendunaren estrategian aurrera egiteko, jasangarritasuna (ingurumen-aztarna txikia) bai enpresen bai ekonomiaren lehiakortasuna areagotzeko funtsezko tresna gisa integratzen baitu. Horretarako, azkar jardun beharko da, Euskadiko enpresa- eta erakunde-ehunaren indargune guztiei balioa emango dien lehiakide eta kontsumitzaileen aurrean euskal industriaren –eta gorabidean dauden beste sektore batzuen– posizionamendua finkatu ahal izateko.

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren eta Ihobek-Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren arteko lankidetza-hitzarmen baten esparruan egin da lana, helburu izanda euskal enpresek klima-trantsizioaren eta ekonomia zirkularraren aurrean duten lehiakortasuna aztertzea.

Itun Berdea Euskadin

Europako Batzordearen Europako Itun Berdeak ibilbide-orri bat zehazten du, ekonomian hazkunderako eta lehiakortasunerako estrategia bat ezartzeko, epe ertainera eta luzera. Koronabirusaren krisiak, gainera, EBren susperraldi ekonomikorako estrategiaren (Next Generation EU) oinarrietako bat bihurtu du. Ekoizpen-, banaketa- eta kontsumo-ereduaren eraldaketa sakona proposatzen du, ekonomiaren sektore guztiak barne hartzen dituena, bat etorriz Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH).

Azterlanak ondorioztatzen du Europako Itun Berdeak proposatzen duen eraldaketa bat datorrela Euskadiko egitura ekonomikoarekin, industria-sektoreak pisu handia baitu.

Egindako azterketa kualitatiboaren arabera, itunak eragin nabarmena izango du euskal ekonomian eta industrian, eta, bereziki, estrategia eta ekintza-planetan aurreikusitako arau-garapenean eta merkatuetan; besteak beste, estrategia industrial berrian, ekonomia zirkularreko ekintza-plan berrian, «Baserritik mahaira» estrategian, biodibertsitate-estrategian edo mugikortasun jasangarriari buruzko proposamenetan.

Hauek dira txostenean euskal ekonomia osoarentzat identifikatu diren zeharkako erronka nagusiak: ingurumen-jasangarritasuna, lehiakortasun-faktore gisa; produktu eta zerbitzu jasangarriak enpresa-estrategien erdigunean kokatzea; balio-kate linealak balio-sare zabalagoetara aldatzea; enpresa-kulturaren eta tamainaren garrantzia; digitalizazioa, kudeaketa eta eragiketa eraginkorragoa egiteko elementu gisa; prestakuntza, funtsezko palanka gisa; finantzaketa etengabe bilatzea, eta Administrazioaren eginkizun konplexua.

Source: Ihobe

You may also be interested in

16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
30 mar 2026
  • Circular economy
The ‘Basque Country’s Circular Economy Indicators 2026’ report shows better recycling, material productivity and green public procurement
26 nov 2025
  • Waste
  • Environmental planning
Josu Bilbao, Basque Deputy Minister for the Environment: ‘we are increasingly recycling more and less is ending up in landfill’
04 apr 2025
  • Circular economy
Alexander Boto, Ihobe General manager: 'Strengthening the circular economic model will enable Basque companies to face the changes in the international arena'