Skip to main content
28 feb 2022
  • Ecodesign
  • Circular economy

Ihobek Circular Berrindartzea programa abiatu du berriro, 50 enpresarekin, 50 gazterekin eta ekonomia zirkularreko 50 proiekturekin

Ihobek Circular Berrindartzea programa abiatu du berriro, 50 enpresarekin, 50 gazterekin eta ekonomia zirkularreko 50 proiekturekin

Programak Novia Salcedo Fundazioaren lankidetza du, eta sektore industrialeko ETEetara zuzentzen da bereziki, eta baita konponketa-zerbitzu aurreratuak eta sektore industrialarekin lotutako beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituzten enpresetara ere, eta, beste alde batetik, bitarteko eragileetara, hala nola elkarteak eta klusterrak. Bete beharreko baldintza da euren sozietate-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan egotea edo bertan gutxienez jarduera-zentro bat izatea.

Prestakuntza-bekak egiteko laguntzak Eusko Jaurlaritzaren finantziazioa dute.

Programa honek Circular Berrindartzea 2021en arrakasta errepikatu nahi du; edizio horretan, 75 gaztek eta 75 enpresak parte hartu zuten, eta bere helburua izan zen ekonomia zirkularrerako bide-orri bat garatzea enpresa bakoitzean.

Circular Berrindartzea 2022 programaren helburua da gutxienez 50 gaztek –unibertsitateko edo LH2ko titulatuek- praktikak egitea programari atxikitako enpresetan.

Praktiken aurretik, parte-hartzaileek ekonomia zirkularrari buruzko 60 orduko prestakuntza hartuko dute, Ihobek finantzatua. Prestakuntza horrek 30 orduko enbor-ikastaro bat izango du, eta gero espezializazio bat, beste 30 orduko 6 prestakuntza-ibilbiderekin.

  1. Negozio- eta zaintza-ereduak.
  2. Ontzien ekodiseinua.
  3. Ingurumen-aztarna, karbono-aztarna eta ekonomia zirkularraren adierazleak, erakunde eta produktu mailan.
  4. Elikadura-sektoreari aplikatutako ingurumen-jasangarritasuna.
  5. Jasangarritasuna eraikuntza-sektorean.
  6. Erosketa berdea eta ingurumen-kudeaketako sistemak.

Gazteen prestakuntza-aldia apirilean izango da, eta, beraz, aurreikusten da enpresetako praktikak maiatzean hastea. Praktikek 5 hilabeteko iraupena izango dute, eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako beka baten bidez egingo da.

Gazteak proiektu bati atxikiko zaizkie, hots, ondoren adierazitako gaietako bat jorratzen duen proiektu bati.
  • Aukera zirkularren identifikazioa.
  • Bizi-zikloaren ikuspegia eta merkatuan bereiztea (ingurumen-aztarnak eta ekoetiketak, adibidez).
  • Ingurumen-hobekuntza eta erregulazio zirkularrei aurrea hartzea, ingurumen-hobekuntzak produktu eta zerbitzuetan inplementatzeko.
  • Balio-katearen jasangarritasuna eta ospea.
  • Estrategia zirkular berriak, gai hauen inguruan: produktu, material eta osagaien balio-bizitzaren luzapena, serbitizazioa, edo produktu eta zerbitzuen alokairuan eta erabilera konpartituan oinarritutako eredu berriak.

Oinarri osoak hemen kontsulta daitezke: www.basquecircularhub.eus. Enpresek martxoaren 15era arte eman dezakete izena, formulario honen bitartez.

Basque Cirular Hub, Circular Berrindartzea programaren eragilea, Euskadiko ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroa da, ezaugarri horietan Estatuan eta Europako Hegoaldean dagoen bakarra. Ihobe sozietate publikoak kudeatuta, lankidetza publiko-pribatuaren lankidetzaren emaitza da, eragile hauen parte hartzeari esker: Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala, Deustuko Unbertsitatea, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Tknika – Euskadiko LHren Ikerketa Aplikatuko Zentroa eta Novia Salcedo Fundazioa.

Source: Ihobe

You may also be interested in

16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
30 mar 2026
  • Circular economy
The ‘Basque Country’s Circular Economy Indicators 2026’ report shows better recycling, material productivity and green public procurement
04 apr 2025
  • Circular economy
Alexander Boto, Ihobe General manager: 'Strengthening the circular economic model will enable Basque companies to face the changes in the international arena'
03 apr 2025
  • Circular economy
Fagor Ederlan, Somos Oreka, Gamesa Gearbox and Fuelium, winners for their circular solutions and products at the Basque Circular Summit 2025