Skip to main content
20 may 2021
  • Biodiversity
  • Environmental planning

Ekoetxea sareak bat egiten du Biodibertsitatearen Mundu Egunarekin asteburu honetan 'Natura Bizia' dokumentala proiektatu

Ekoetxea sareak bat egiten du Biodibertsitatearen Mundu Egunarekin asteburu honetan 'Natura Bizia' dokumentala proiektatu
NaturaBiziaEUsEkoetxea ingurumen-hezkuntzako zentroen sarea Ihobek kudeatzen du -Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak-, eta Biodibertsitatearen Munduko Egunarekin bat egingo du, jardueraz betetako programazio berezi batekin; horien artean,'Natura Bizia' dokumentalaren proiekzioa nabarmentzen da, Avis Producciones- en film bat, Lexeia Larrañagak zuzendutakoa eta Alex Gutiérrezek ekoitzitakoa. Euskadiko eta Nafarroako biodibertsitatea nabarmentzen ditu dokumentalak, herritarrak beren ingurune naturalera hurbiltzeko.

Eusko Jaurlaritzak bat egiten du horrela Nazio Batuek sustatutako Biodibertsitatearen Mundu Egunarekin. Maiatzaren 22an ospatzen da, espezieen aberastasunari eta natura-ondareari buruz informatu eta kontzientziatzeko asmoz. Horretarako, asteburu honetan, maiatzaren 21etik 23ra, Ekoetxea - Ingurumen-hezkuntzako zentroen sareko lau zentroek -Urdaibai eta Meatzaldea Bizkaian eta Txingudi eta Azpeitia Gipuzkoan- hainbat jarduera gauzatuko dituzte programazio dedikatuarekin.

Jarduera izarra 'Natura Bizia’ film luzearen emisioa izango da, Avis Producciones izeneko dokumentala, Lexeia Larrañagak zuzenduta eta Alex Gutiérrezek ekoitzitakoa, gure lurraldeko leku eta bizidun batzuk ikusteko bidaia proposatzen duena, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta Ihoberen, aipatutako sail horri atxikitako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren laguntza izan duena. Trailerra filmaren webgune ofizialean ikus daiteke.

Ekoetxea Azpeitiak eta Urdaibaik euskaraz egingo dute, ostiralean, maiatzaren 21ean eta larunbatean, maiatzaren 22an, hurrenez hurren; Ekoetxea Meatzaldeak -larunbata 22- eta Txingudik -igandea 23, gaztelaniaz egingo dute

Zehazki, maiatzaren 21ean, ostirala, Ekoetxea Azpeitiak egingo du jarduera hori 18:00etatik aurrera, eta izena emateko, idatzi museo@ingurugiroetxea.org helbide elektronikora edo deitu 943812448 telefonora. Filma euskaraz emango da.

Maiatzaren 22an, larunbatean, Ekoetxea Urdaibaik dokumental hau 17:00etan proiektatuko du, euskaraz ere. Jarduera horretan izena emateko 946870402 telefonoa jarri da, eta info.urdaibai@ekoetxea.eus helbide elektronikoa. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoko zuzendari nagusia den Alexander Boto izango da emanaldian.

Ekoetxea Meatzaldeak larunbatean bertan egingo du, 12:00etan, kasu honetan gaztelaniaz, Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordearen bisitarekin. Eserlekua eska dezakezu 946051275 telefonora deituz edo helbide elektroniko honetara idatziz: info.meatzaldea@ekoetxea.eus.

Amaitzeko, Ekoetxea Txingudik maiatzaren 23an, igandean, egingo du, 12:00etan, gaztelaniaz. Azken kasu horretan, Adolfo Uriarte, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria egongo da, eta plaza erreserba dezakezu 943619389 telefonora deituz edo info.txingudi@ekoetxea.eus helbidera idatziz.

Natura Bizia

Filmaren proiekzioak, zentro guztietan, Alex Gutiérrez eta Lexeia Larrañaga izango ditu, film luze hau ekoitzi duen Avis Producciones-en sustatzaileak. Ikusleen kezkei erantzuteaz gain, ikus-entzunezko proiektu handi honen produkzioaren xehetasunak azalduko dituzte. Proiektuaren filmaketak ia hiru urteko inbertsioa eragin du.

Filmak gure lurraldean dagoen aberastasuna erakusten du, Europa osoan dagoen biodibertsitatearen ehuneko handi bat, alegia: Euskadik, Europar Batasuneko lurraldearen % 1 bakarrik izanik, Europako intereseko habitaten % 35 hartzen du gutxi gorabehera, fauna-espezieen % 21 eta flora-espezieen % 2.

'Natura Bizia' film dokumentalaren proiekzioa ez da izango asteburu honetako jarduera bakarra. Hamar jarduera baino gehiago daude Ekoetxea zentro bakoitzaren programazioetan banatuta, eta haien jarduera-katalogoak Ekoetxea ingurumen-hezkuntzako zentroen sarearen webgune ofizialean daude eskuragarri. Azken batean, mundu-egun horrekin bat egiteko eta inguruan daukagun biodibertsitatearen balioa ezagutzeko jarduera-eskaintza zabala.

Source: Ihobe

You may also be interested in

26 nov 2025
  • Waste
  • Environmental planning
Josu Bilbao, Basque Deputy Minister for the Environment: ‘we are increasingly recycling more and less is ending up in landfill’
14 mar 2025
  • Environmental planning
The Basque Country consolidates its environmental protection with significant improvements in air quality and emissions reduction according to its Environmental Outlook 2024 Report
03 mar 2025
  • Environmental planning
2024, a year of transformative action for Ihobe and the Basque Country
21 dec 2024
  • Environmental planning
Bizkaia Provincial Government, the Duara Association, Maestro Garazi Rivero School, Eroski, and the surfer Garazi Sánchez to represent the Basque Country in the European Week for Waste Reduction Awards