Skip to main content
19 jan 2023
  • Local public action

EEEk eta Ihobek laguntza sorta bat aurkeztu diete Busturialdeko eta Lea-Artibaiko udalei, krisi klimatikoari aurre egiteko eta energia aurrezteko

EEEk eta Ihobek laguntza sorta bat aurkeztu diete Busturialdeko eta Lea-Artibaiko udalei, krisi klimatikoari aurre egiteko eta energia aurrezteko
Jardunaldian Gernikako alkate Jose Maria Gorroño, eta Busturialdeko eta Lea-Artibaiko alkate, zinegotzi, mankomunitateetako kide eta teknikariak izan dira. Ekitaldian zehar, bertaratutakoek babesa eman diote "19a nonahi dago, seinale bat ote?" kanpainari, hau da, berogailuen gehieneko tenperatura 19ºC-ra mugatuz energia aurreztu nahi duen kanpainari.

2030 urterako tokiko administrazioek kontsumoak %35 murrizteko eta energia berriztagarriak %32 izatea lortzeko erronka dute. Gaur aurkeztutako laguntzen xedea toki-administrazioei helburu horiek lortzen laguntzea da.

Euskadiko toki-administrazio guztiak energia-eraginkortasunaren hobekuntzan eta klima-aldaketaren aurkako ekintzan inplikatuta badaude ere, Lea-Artibai eta Busturialdea eskualdeetan natura-intereseko hainbat leku daude, hala nola Urdaibai edo Leako arroa, eta horietan ere jarduera ekonomikoa, soziala eta kulturala bateratu behar dira. Udalerri hauentzat, “Erreminta-Gida”k eskaintzen duen laguntza sorta bereziki interesgarria izan daiteke.

“Erreminta-gida” programa ezagutzera eman dute gaur Gernikan, besteak beste tokiko administrazioek jasangarritasunaren arloko teknikariak kontratatzeko laguntzak barneratzen dituena

“Erreminta-Gida”-k eskaintzen dituen laguntzen artean, tokiko administrazioetan teknikariak kontratatzeko aukera nabarmentzen da, EEEk eta Ihobek Lanbiderekin eta Novia Salcedo Fundazioarekin lortutako akordioari esker. “Urtebetez klima aldaketa eta trantsizio energetikorako teknikari berriak kontratatzeko aukera emango du hitzarmen honek eta, horrela, enplegu berdea, gaztea eta kalitatezkoa bultzatuko dugu”, nabarmendu du Iñigo Ansola EEEko zuzendariak.

Bestalde, Mari Mar Alonso Ihoberen Ekintza Klimatikoaren arloko arduradunak gogora ekarri du tokiko eragileak “funtsezkoak” direla etorkizunean “energia-kontsumoa zehaztuko duten oinarrizko gaietan, hiri-ereduen definizioan edo mugikortasuna nolakoa izango den zehazteko, azken batean, eremu horietako trantsizioan”.

EEE eta IHOBE Euskadiko udalei, mankomunitateei, kuadrilla, garapen-agentziei eta landa-garapeneko elkarteei egiten ari diren hamaika aurkezpenetako bat izan da gaurkoa, erakunde horiek, Udalsarea 2030en bidez, Udalerri Jasangarrien Euskal Sareak jaso ditzaketen laguntzen berri zuzenean emateko.

Source: Ihobe

You may also be interested in

07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction
17 oct 2024
  • Environmental communication
  • Local public action
More than a hundred activities will mobilise Basque citizens against climate change during ASTEKLIMA, the Basque Climate and Energy Week
26 sep 2024
  • Local public action
The Basque Government has presented twenty projects that position the Basque Country as a European benchmark in nature-based solutions