Skip to main content
24 jan 2023
  • Corporate

Ihobek erakunde hornitzaileekin biltzeko deialdia egingo du otsailaren 10erako, urteko jarduera-plana zehazteko

Ihobek erakunde hornitzaileekin biltzeko deialdia egingo du otsailaren 10erako, urteko jarduera-plana zehazteko

Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako sozietate publikoak Erakunde Hornitzaileen Foroa egingo du otsailaren 10ean. 2023ko Kudeaketa Planaren lan-ildoak azaltzeko topaketa Bilbon izango da, 11:30etik aurrera, Bizkaiko hiriburuko Yimby Ercilla gunean (Ercilla 24, 1.a).

Ihoberen Erakunde Hornitzaileen Foroak izaera presentziala berreskuratuko du, eta, berriz ere, enpresek eta profesionalek Ihobek zein Euskadiko beste eragile sozioekonomiko batzuek aurreikusitako ezagutza- edo laguntza-premia estrategikoak zuzenean ezagutzeko topagune bihurtuko da. Ildo horretan, Erakunde Hornitzaileen Foroak ingurumen-kontsultaren arloko egungo erronken analisi bat ere aurkeztuko die parte-hartzaileei, Aclima – Basque Environment Cluster zuzendari nagusi Olga Martínekin batera.

Bileran izango dira Alexander Boto Bastegieta, Ihobeko zuzendari nagusia, sozietate publikoko arlo operatiboetako zuzendariekin batera: Marimar Alonso, Ekintza Klimatikoko zuzendaria; José María Fernández, Ekonomia Zirkularreko zuzendaria; Xabier González, Ingurumen Jasangarritasuneko zuzendaria eta José Antonio Armolea Solabarrieta, Ihobeko zuzendari juridikoa.

Bileran zehar, zuzendaritza-taldeak honako hauek zehaztuko ditu: ildo estrategikoak eta funtsezko ekintzak, ekitaldi honetarako kontratazio-aurreikuspenak eta, bai 2024ko Plan Estrategikoan, bai Kudeaketa Plan berrituan zehaztutako lan-ildoak. Horien bidez, Ihobek bere interes-taldeak trakzionatuko ditu. Gainera, parte hartzen duten enpresek ingurumen-kudeaketarako sozietate publiko honi egin nahi dizkioten eskaerak jasoko ditu foroak.

Ihoberen Erakunde Hornitzaileen Foroak bi orduko iraupena izango du, eta Euskadiko aholkularitza-enpresei zuzenduta dago batez ere.

Ihoberen Erakunde Hornitzaileen Foroa 2023

  • Data: 2023ko otsailaren 10a, ostirala
  • Lekua: Yimby Ercilla (Ercilla 24, 1.a)
  • Ordua: 11:30 – 14:00


Topaketaren egitaraua


Izena eman


Source: Ihobe

You may also be interested in

27 mar 2026
  • Corporate
Ihobe drove 639 initiatives by local authorities and mobilised more than 2,200 businesses in 2025 to move the Basque Country's energy and climate transition forward
10 jan 2025
  • Corporate
  • Environmental communication
José Antonio Armolea: "Talking to the Administration makes it easier for companies to comply with environmental legislation"
30 sep 2024
  • Corporate
The report on Ihobe's activity during the first half of 2024 released
24 apr 2024
  • Corporate
Ihobe rounds off its 40th anniversary by consolidating its leadership in decarbonisation and environmental improvement in the Basque Country