Skip to main content
06 feb 2025
  • Circular economy

Europako Batzordeak Teknologia Garbien Euskal Zerrenda aitortu du ekonomia zirkularrean jarraitu beharreko adibide gisa

Europako Batzordeak Teknologia Garbien Euskal Zerrenda aitortu du ekonomia zirkularrean jarraitu beharreko adibide gisa

Ekonomia zirkularraren alorreko ezagutzen eta jardunbide egokien trukerako topagune gisa funtzionatzen duen europar plataforma horrek aitortu egin du Euskadik teknologia garbien sustapenean egindako lana. Gainera, bere webgunean, plataformak hainbat sektore eta herrialdeko ekimen politikoak eta soluzio eraginkorrak konpartitzera zuzendutako espazio bat eskaintzen du, eta horien artean Teknologia Garbien Euskal Zerrenda dago orain sartuta. Tresna hori Ihobe, Spri eta EEE erakunde publikoen lan bateratuari esker garatu da, Euskal Ogasun Sailen eta Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoaren lankidetzarekin.

Eusko Jaurlaritzak Teknologia Garbien Euskal Zerrenda eguneratu zuen 2024ko amaieran, enpresa-lehiakortasuna bultzatzeko jokatzen duen funtsezko tresna gisa betetzen duen rola indartuz eta trantsizio ekologiko eta energetikoaren alde eginez

Ekonomia Zirkularraz Interesatutako Alderdien Europako Plataformak Europako ekonomia zirkularraren eremu zabalean diharduten alderdi interesatuak biltzen ditu, jarduera sektorialetatik harago joanez, zeren sektore arteko aukerak nabarmentzen baititu. Orobat, topagune bat eskaintzen du alderdi interesatuek soluzio eraginkorrak partekatu eta bultzatu ditzaten; gainera, arazo espezifikoei heltzen die; toki, eskualde eta nazio mailetan dauden ekimenen arteko zubiak eraikitzen ditu; eta ekonomia zirkularraren aplikazioa sostengatzen du.

Teknologia Garbien Euskal Zerrenda 2024

Eusko Jaurlaritzak Teknologia Garbien Euskal Zerrenda eguneratu zuen 2024ko amaieran, enpresa-lehiakortasuna bultzatzeko jokatzen duen funtsezko tresna gisa betetzen duen rola indartuz eta trantsizio ekologiko eta energetikoaren alde eginez. Zerrenda horretan sartutako ekipoak erosteak % 30eko kenkaria dakar Sozietateen gaineko Zergaren kuotan. Ekoberrikuntza sustatzeko eta teknologia jasangarrietara zuzendutako inbertsioak azkartzeko diseinatutako pizgarri bat da, ETEei arreta berezia eskaintzen diena.

Helburua da kostu/eraginkortasun handiena lortzea ingurumen eta ekonomiaren ikuspuntutik, sistema estandarizatu eta zorrotz baten bitartez. Tresna horri esker, ekoizpen-prozesuen efizientzia bultzatu nahi da eta teknologia jasangarriagoen garapena sustatu, euskal ingurumen- eta energia-plangintzarekin bat etorriz.

2024ko eguneraketak hidrogeno berdearen garapenera zuzendutako bost teknologia berri gehitu ditu, guztira 64ra helduz; horietatik, 11 energia berriztagarrien sektoreari dagozkio, 19 ekonomia zirkularrari eta 2 zero kutsadurari. Hori horrela, Euskadi europar erreferente gisa kokatzen da trantsizio energetikoaren aldeko eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren arloetan.

Sistema horren abantaila nagusietako bat beraren erraztasuna da, zeren prozedura administratiboa minimoa baita. Horrek guztiak tresna erakargarri bihurtzen du, batez ere ETEentzat; izan ere, zerga-pizgarriak eskuratzea ahalbidetzen die, beste diru-laguntza batzuen konplexutasun burokratikorik gabe.
Azken batean, Teknologia Berrien Zerrenda berri bat, Euskadi Europako abangoardian kokatzen duena, trantsizio energetiko, klimatiko eta zirkularraren helburuen hedapena azkartzeko funtsezkoa den zerga-tresna batez.

Informazio gehiago hemen: https://www.ihobe.eus/teknologia-garbien-euskal-zerrenda.


Source: Ihobe

You may also be interested in

16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
30 mar 2026
  • Circular economy
The ‘Basque Country’s Circular Economy Indicators 2026’ report shows better recycling, material productivity and green public procurement
04 apr 2025
  • Circular economy
Alexander Boto, Ihobe General manager: 'Strengthening the circular economic model will enable Basque companies to face the changes in the international arena'
03 apr 2025
  • Circular economy
Fagor Ederlan, Somos Oreka, Gamesa Gearbox and Fuelium, winners for their circular solutions and products at the Basque Circular Summit 2025