23
feb
2023
- Environmental communication
APIAk eta Ihobek 2025era arte luzatu dute euren ingurumen-komunikazioa sustatzeko hitzarmena
Luzatutako hitzarmenak protagonismoa hartzen du kalitatezko ingurumen-komunikazioa beharrezkoa den testuinguru batean
Lankidetza-hitzarmen honen indarraldian, bi erakundeek sostengatu dituzte Ingurumen Kazetaritzaren Batzarraren XIII. eta XIV. edizioak, hurrenez hurren 2019an eta 2021ean, eta UPV/EHUren udako ikastaroen baitan sektoreko profesionalak urtero biltzen dituen Ingurumen Komunikazioaren Eskola.
Akordioaren luzapenak ahalbidetuko die bi erakundeei jarduerak, tailerrak eta bisita teknikoak elkarrekin sustatzen eta koordinatzen jarraitzea, ingurumen-kazetaritza Euskadiko hedabideetako profesionalen artean sustatzeko, eta, halaber, bi erakundeen interesekoak diren gaiei buruzko hedapen-jardunaldiak modu bateratuan antolatzea. Horien artean, bi erakundeek Ingurumen Komunikazioaren Eskolaren bosgarren edizioarekin kolaboratzen jarraituko dute; aurreikusita dago irailean egitea, gazteei rol protagonista emanez; horrez gain, APIAk deitutako Ingurumen Komunikazioaren XV. Batzar Nazionalarekin eta kolaboratuko dute. Bi urtetik behin egiten den batzar hau Madrilen egingo da, udazkenean, azken edizioetan bezala.
Hitzarmenaren luzapenak 2025. urtera arte iraungo du, eta beraren asmoa da konpromiso honen balantze positiboa indartzea eta jarduera hauen jarraitutasuna bermatzea, ingurumen-kazetaritzaren eskaria eta independentzia, objektibotasun eta zorroztasunaren beharra nabarmen hazi den testuinguru batean, desinformazioak eta albiste faltsuek komunikazioaren eremu guzietan sortzen duten mehatxuari aurre egiteko.
APIA eta Ihobe, helburu komun bat
Ingurumen Informazioko Kazetarien Elkarteak (APIA) ingurumenari buruzko informazioa Espainia osoan lantzen duten kazetariak biltzen ditu. 1994ko amaieran eratu zen, eduki informatiboen independentzia eta objektibotasuna babesteko, ingurumen-informazioa zorroztasunez hedatzeko, bere bazkideen askatasuna jarduera profesionalaren arloan defendatzeko, elkarrizketa eta informazio-iturrietarako sarbidea errazteko, eta bere bazkideak alor profesionaleko gai eta kontuetan ordezkatzeko.
Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Sozietate Publikoak, berriz, 40 urte daramatza lanean ingurumenaren hobekuntzan, erakunde publiko eta pribatuekin tratatuz eta herritarrak hainbat arlotara ekarriz, hala nola lurzoruaren babesa, ekonomia zirkularra, klima-aldaketa, biodibertsitatea eta jasangarritasuna.
Ihoberen helburuetako bat da ingurumen-komunikazioa hedabideetako profesionalen artean sustatzea, zeren funtsezko eragileak baitira jasangarritasunaren kultura herritarren artean hedatzeko.
Source: Ihobe