16
jun
2021
- Environmental planning
- Circular economy
Eusko Jaurlaritzak lau milioi euro bideratzen ditu ingurumena babesten duten enpresa-inbertsioak diruz laguntzera
Eusko Jaurlaritzak, ingurumenarekin duen konpromisoaren garapenean, duela urte batzuetatik, Euskadiko enpresetan ingurumen-inbertsioak ekoizpen-sistemetan hobekuntza teknologikoak sartzeko bide ematen dutenak sustatzeko dirulaguntzen programen betearazpena sartu du bere politikan. Gaur argitaratutako agindua Euskadiko ingurumen-kalitatea babesteko helburu horretan kokatzen da, eta Eusko Jaurlaritzak iaz onetsi zuen 2030 Euskadiko Ekonomia Zirkularraren Estrategia betetzen laguntzen du.
Urriaren 27ko 202/2015 Dekretuak ezartzen duenez, laguntzak ingurumena babestera bideratuko dira, honako ildo hauetan:
a) Ingurumena babesteko Batasunaren arauetatik haragoko inbertsiorako laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.
b) Batasunaren etorkizuneko arauetara aurretiaz egokitzeko laguntzak.
c) Ingurumen-azterlanetarako laguntzak.
d) Hirugarrenek sortutako hondakinak birziklatzeko eta berrerabiltzeko inbertsioetarako laguntzak, baldin eta metatze-baldintzak betetzen badira:
f) ETEentzako laguntzak, ingurumen-arloan aholkularitza-zerbitzuak emateko.
Laguntzarako ildo guztiak 2020 Euskadiko Ingurumeneko IV. Esparru Programaren balioekin bat datoz; zehazki, pertsonen osasuna eta etorkizuneko belaunaldiekiko konpromisoa babestea bilatzen dute.
Informazioa EHAAn argitaratu da, gaur, eta eskabideak aurkezteko epea bihar hasiko da
Laguntza horien zuzkidura ekonomikoa bikoiztu egin da 2020ko deialdiaren aldean; orduan, bi milioi eurokoa izan zen. EGEFen (Eskualde Garapeneko Europako Funtsa) laguntza diruz lagundutako zenbatekoaren % 50 izango da.Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak
Urriaren 27ko 202/2015 Dekretuak ezartzen duenez, laguntzak ingurumena babestera bideratuko dira, honako ildo hauetan:
a) Ingurumena babesteko Batasunaren arauetatik haragoko inbertsiorako laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.
b) Batasunaren etorkizuneko arauetara aurretiaz egokitzeko laguntzak.
c) Ingurumen-azterlanetarako laguntzak.
d) Hirugarrenek sortutako hondakinak birziklatzeko eta berrerabiltzeko inbertsioetarako laguntzak, baldin eta metatze-baldintzak betetzen badira:
- Inbertsioa beste enpresa batzuek sortutako hondakinak murriztera bideratzen da.
- Beste egoera batzuetan, birziklatutako edo berrerabilitako material tratatuak ingurumenarekin hain errespetuzkoa ez den modu batean ezabatu edo tratatuko lirateke.
- Laguntzek ez dituzte zeharka libratuko kutsaduraren arduradunak Batasunaren legeriaren arabera beren gain hartu behar duten karga batetik edo ohiko enpresa-kostutzat jo behar den karga batetik.
- Inbertsioaren efektu bakarra ez da birziklapenerako materialen eskaria areagotzea, material horien bilketa areagotzea baino.
- Inbertsioak teknikaren egungo egoera gaindituko du.

Source: Ihobe