Skip to main content
16 jun 2023
  • Local public action

Emaitzak komunikatzeko estrategiak ezagutu dituzte ebaluazio eta jarraipenerako 11. programako parte hartzaileek

Emaitzak komunikatzeko estrategiak ezagutu dituzte ebaluazio eta jarraipenerako 11. programako parte hartzaileek

Lan-saioan zehar, emaitzak komunikatzeko beharra eta garrantzia azpimarratu eta ikusarazi nahi izan zaie udal eta eskualdeetako erakundeetako arduradunei, planen ebaluazioa egin eta adierazle zein BEG Inbentarioa eta Karbono Aztarna kalkulatzeko egiten duten inbertsioa zukutzeko emaitzak komunikatzea ezinbestekoa baita, “kontatzen ez dena ez delako existitzen”.


Emaitzak komunikatzeko erremintak azaldu zaizkie, komunikatzen hasi aurretik publiko objektiboa definitzeko ariketa egitearen garrantzia azpimarratuz. Zentzu honetan, barruko komunikazioa eta kanpokoa ezberdindu dira, eta komunikazio estrategia etxe barrutik hastearen gomendioa luzatu zaie.


Barne komunikazioa


“Prozesu hauetan ezinbestekoa da instituzio barruko eragileen parte-hartzea: departamentuetako arduradunak, teknikariak, langileak… guztiak inplikatu behar ditugu, eta horretarako, informazio-kanalak aktibatu eta prozesuaren helburuak, faseak, epeak gardentasunez aurkeztu behar zaizkie”, zehaztu dute lan-saioan.


Gauza bera ordezkari politikoekin. “Prozesuak zenbat eta babes gehiago izan, orduan eta arrakastarako aukera gehiago. Horretarako, prozesuaren hastapenean talde-politiko guztien inplikazioa eta parte-hartzea sustatu behar da”.


Kanpo komunikazioa


Etxe barruko komunikazioaren garrantziaz aritu ondoren, emaitzak komunikatzeko baliabide ezberdinak azaldu zaizkie lan-taldean parte hartu duten teknikariei. Formula magikorik ez dagoela azpimarratu da, “udal batean funtzionatzen duenak, agian ez du beste batean funtzionatzen. Horregatik da garrantzitsua irakurketa indibidualak egitea eta horren araberako komunikazio erremintak aukeratzea”. Aukeratze prozesu horretan, baliabideak ere hartu behar dira kontuan: giza-baliabideak, baliabide ekonomikoak, denbora…


Gako orokorrak aurkeztu ondoren, emaitzak komunikatzeko erreminta ezberdinak aurkeztu dira: prentsa-kabinetea, estrategia digitala, marketing zuzena, streat marketinga, aliantzak, publizitate kanpainak, marka ezagutarazteko ekintzak, eta euskarri digitalak besteak beste.


Lan saioko parte hartzaileek saioaren hasieran euskarri digitalen garrantzia nabarmenki azpimarratu badute ere, amaieran horiez gain estrategia digitala definitzearen beharra identifikatu dute.


Lan saioaren azken partean 11.Programaren gako nagusiak azaldu dira eta 12. Programari begirako interesa jasotzeko galdetegia egin da. Azpimarratzeko da programa honetan berrikuntza gisa gauzatu diren bi jardueren jarraipenaren egokitasuna ia aho batekoa izan dela:


  • tokiko erakundeetan Erosketa eta Kontratazio Berdea sustatzeko lantaldea berriz ere errepikatu edo mantentzearen inguruko iritzia plazaratu dute parte hartzaileen % 89k
  • Klima eta energia planen ebaluazioa egiteko interesa azaldu dute inkesta erantzun duten teknikarien %91ak.


Bukatzeko, eta epe laburrean udaletan korporazio berriak lanean hasiko direla kontutan hartuz, alkate eta zinegotzi berriei zuzendutako aurrez-aurreko eskualde mailako jardunaldiak egitearen garrantzia azpimarratu da, bertan Udalsarea 2030 zer den eta eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutzera emateko eta gai eta proiektu konkretuen berri emateko, esaterako, Erosketa eta Kontratazio Berdearen garrantzia, Klima eta Energia planen jarraipena, edo Ebaluazio eta Jarraipen programa, beste batzuen artean.

Source: Ihobe

You may also be interested in

07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction
17 oct 2024
  • Environmental communication
  • Local public action
More than a hundred activities will mobilise Basque citizens against climate change during ASTEKLIMA, the Basque Climate and Energy Week
26 sep 2024
  • Local public action
The Basque Government has presented twenty projects that position the Basque Country as a European benchmark in nature-based solutions